SOS ARRAZAKERIA

2019/11/12

Pasa den azaroaren 8ean, Tabakalera eraikinean, Ruiseñor- Urretxindorra mentoria proiektuaren 6. edizioa jarri zen martxan. Proiektua SOS Arrazakeriak antolatzen du. Gure institutuko ikasle talde batek, proiektu honetan hartzen du parte, eta egun horretan beraien mentorearekin lehen kontaktua izan zuten. Ikasle bakoitzak unibertsitario bat du mentoretzat. Aurkezten zaien aukera honi ahalik eta zuku gehien ateratzea espero dugu.

Animo eta aurrera proiektuarekin!

argazkiak

 

 

GURASO ESKOLA

2019/11/11

Familia agurgarriak,

 

3. monografikoari (ARAZOAK IDENTIFIKATZEKO ESTRATEGIAK ETA ARAZO ZEHATZEI AURRE EGITEKO BALIABIDEAK) dagokion guraso eskolaren saioa Azaroaren 22an izango da. Institutuko Euskara Txokoa gelan, eta 16:30n izango du hasiera. 

dokumentua

 

 

 

ZIENTZIA ASTEA

2019/11/08

 

DBH4-ko ikasleak Tabakalerara joan dira Zientzia Astea dela eta. Ikasleei zientzia hurbiltzea izan da helburu nagusia, baita gure egunerokotasunean zientziak eta teknologiak duten garrantziaz jabetzea ere.

argazki gehiago

KOLDO MITXELENAKO IKASLE OHIA SARITUTA

2019/11/07

 

Koldo Mitxelena institutuko, Garazi Alfaro Garcia, ikasle ohiak, III MICHELIN SARIA BERRIKUNTZA, DISEINUA ETA KALITATEARI BURUZKO GRADU AMIAERAKO LAN ONENARI saria irabazi du, eta institutuko irakasleok ZORIONDU nahi dugu!!

argazki gehiago https://www.ehu.eus/es/web/politeknikoa/diploma-banaketa-2019

sariari buruzko informazioa gehiago:https://www.ehu.eus/es/web/politeknikoa/-/n_20180626_premios-michelin

HEZKUNTZAKO LURRALDE ORDEZAKARIAREN BISITA

2019/10/29

 

Atzo, urriak 28, Errenteriko Koldo Mitxelena BHI institutuan, Lurralde Ordezkaria den Gema Gonzalez de Txabarri, Ikastetxeen arduraduna den Arkaitz Elso, eta Begoña Salterain, Obra eta Instalazioen arduraduna, egon ziren. Ikastetxea instalazio eta pedagogía berrikuntzetan murgilduta dago, eta hori egiaztatzeko aukera izan zuten.