Berdegunea

Institutua eraiki berria zen garaian, gune berdeak aintzakotzat hartzen ez zirenez, ingurua erabat irregularra eta txintxorrez beterik gelditu zen. Garai haietako irakasle batzuk lursaila aldatzeko ekimena bultzatu zuten. Eurek arduratu ziren lurra egokitzen, eta ondoren gaurko lorategiari itxura ematen hasi zitzaizkion, beren asmo, ilusio eta lanaren bidez. Horretaz gain, Natur Zientzi mintegiko irakasle talde batek, Josep Juniren albotik, asmo horrekin bat egin zuen, zuhaitzak landatzen jarraitzeko eta irakasgai tresna gisa erabiltzeko, hain zuzen ere. Zuhaitz mota desberdinak landatu ziren, gai honen inguruko ezagutza zabalduz.  Gure institutuko ikasle, irakasle, langile ez irakasleen elkarlanari esker, Errenteriako Udalaren laguntzarekin,  burututako lana nabarmendu nahi du.Giza elkarlanari Natura ere atxiki zaio, 86 espezieko 150 zuhaitzeko lorategi paregabea behatu eta ezagutzeko parada izan dezagun. Ondare natural eta kultural honek, zuhaitzen ezagutzaren bidez, Naturarekiko hurbilketa ahalbideratu  dio ikasleriari.
Gure gogoa ondare hau institututik at beste eskoletara eta errenteriar guztiengana urreratzea izan da.

Bi eraikinetan banaturik, inguratzen duen berdegune zabalak 85 zuhaitz-espezie desberdin biltzen ditu. Honek irakasleei eta ikasleei izadiarekin eta ingurumenarekin harreman zuzena izateko aukera ematen die.