ERAKUSKETA 2017-2018 / EXPOSICIÓN 2017-2018

*Tfno: 900 116 117*

Teknologia berriekin erlazionatutako kasuetarako (dependentzia, ziberjazarpena eta /bulllyinga, sexting, dudak, prebentzioa, jarrrera), Telefono konfidentziala eta doakoa . 



JOLAS ZONALDE BERRITUA

  • 2020/02/18 |
Gaur, patio berria erabiltzeko eta bertan jolasteko aukera izan dute lehenengo aldiz Koldo Mitxelenako ikasleek.

EUSKAL ESKOLA PUBLIKOAZ HARRO

  • 2020/02/17 |
Koldo Mitxelena BHI ere EUSKAL ESKOLA PUBLIOKOAZ HARRO!

GURASO ESKOLA

Udal Guraso Eskola Zerbitzuak jardunaldiak, bakarkako arreta zerbitzua eta guraso taldeak eskaintzen ditu. Herriko familia guztiei eskaintzen zaion zerbitzua da. Gure institutuari dagoezkion hurrengo 2 saioen datak gogoraratu nahi dizkizuegu:

GATAZKEN KUDEAKETA FAMILIAN, GARAPEN EMOZIONALAREN GARRANTZIA MONOGRAFIKOA: DBH Martxoak 4, 17:30ean Merkatuzarren (Balioanitz gelan)

GATAZKEN KUDEAKETA FAMILIAN, KOMUNIKAZIO POSITIBOA ETA ZIGORRIK GABEKO LANKETA: DBH Maiatzak 6, 17:30ean Merkatuzarren (Balioanitz gelan)

Monografiko zein Guraso Taldeetan parte hartzeko, ezinbestekoa da izen ematea.

Udal Guraso Eskola Zerbitzuaren bakarkako arreta:

        - TELEFONOZ: 688724233 (asteartetan, 09:00etatik 12:00etara; eta ostegunetan, 15:00etatik 16:00etara)

        - EMAILEZ: gurasoeskola@errenteria.eus

Azkenik, etapa guztietako guraso taldeak egonkorrak direla komentatu nahi genizuen. Hilean behin egingo dira bilerak Merkatuzarren familien kezkak, esperientziak… partekatzeko. Informazio gehiagorako eta izena emateko:

        - TELEFONOZ: 688724233

         - EMAILEZ: gurasoeskola@errenteria.eus

kartela

 

 

ITALIA 2020

Italiara joateko momentua hurbiltzen ari da, eta zuekin zenbait dokumentu konpartitu nahi ditugu:

1. Programa

2. Gida

3. Azken oharrak

Dokumentazioaren inguruan, azken momentuko ABISU INPORTATE BAT. Legedian aldaketa bat egin da eta, adin txikikoek, pasaporteaz gain gurasoen baimena beharko dute bidaiatzeko. Baimena Ertzaintzan eskatu behar da eta inprimakia institutuan jaso behar da.

Bide batez, ikasleak lagunduko dituzten ARANTXA LEKUONA, EVA AGIRRE eta LOLA AMIGO eskertu nahi ditugu.

Bidai ona opa dizuegu!

BERRIA: ATE IREKIAK

  • 2020/02/ |

Jardunaldi Irekiak aurreratzea erabaki dela, beraz, 2020ko otsailaren 28tik martxoaren 7ra bitartean izango dira. Datorren astean unibertsitate ikastegi bakoitzaren eskaintza argitaratuko dugu web orrian, beraz, eskertuko genizueke informazio hau 2020/2021 ikasturtean unibertsitate ikasketak hasiko dituzten ikasleen artean zabaltzea.

Jardunaldietan parte hartzeko, nahitaezkoa da otsailaren 17tik 23ra bitartean izena ematea; beraz, ikasleek eta haien familiek (parte har dezaketen ostiral eta larunbateko jardunaldietan) beren izen-ematea egin beharko dute (pertsona bakoitzeko bat) webgunean eskuragarri egongo den estekaren bidez. Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetako orientazio arduradunek, hala nahi izanez gero, GAUR plataformaren bidez ere egin ditzakete beren ikasleen eskaerak.