Elkarbizitza plana proiektuaren aurkezpena

Elkarbizitza: gure definizioa

Elkarbizitza positiboa elkarrekin bizitzea eta lan egitea da,  elkar errespetuz, enpatiaz eta begikotasunez, solidaritatez eta elkar ulertuz, ni izateari zertxobait uko eginez eta zugan eta besteengan gehiago pentsatuz, adostutakoa errespetatuz eta konpromisoak betez.

URTEKO ELKARBIZITZA PLANA (UEP)


“Bizitzen jakitea ez da gertatzen zaiguna kontrolatzea,
gertatzen zaigun hori ondo gureganatzea baizik.”
 
Gloria Steinem

ZERTAN DATZA?

 

 

Elkarbizitza behatokia

Elkarbizitza Kudeatzeko Organoa

 

Urteko Elkarbizitza Plana

Elkarbizitza arautzeko Dokumentua

 

 

Elkarbizitza Behatokia ZER DA?

 

Elkarbizitza Behatokia (EB), ikastetxean elkarbizitza kudeatzeko organoa da.


ASMOA: Harreman positiboak ezartzea eta elkarbizitza osasungarria eraikitzea.
HELBURUAK: institutuko pertsona guztiak baloratuak, entzunak eta partaideak direla sentitzea.

Elkarbizitza Behatokia ez da elkarbizitza-batzordea

Elkarbizitza Behatoki kontzeptuak beste foro berri bat aldarrikatu nahi du, jardun
demokratikoa sustatuta, dominazio-sumisio eskema guztiak ezabatzeko eta berdinen arteko harremanak sustatzeko.

 

FUNTZIOAK

Elkarbizitza plana egin eta martxan jartzen bultzatu

Estamentu guztien parte hartze aktiboa bermatu, eta estamentu guztiengan pertenentzia-zentzua bultzatu, bereziki ikasleengan.

Harreman positiboak sustatzen dituen jarduerak proposatu: topaketak, jaialdiak, desioak eta sentimenduak adierazteko kartelak, antzerki-taldeak …
Ikastetxearen elkarbizitza-arauak aztertu (Esplizitua: AIA… eta ezkutua: idatzia ez dagoena).

Harremanak hobetzeko estamentu guztiengandik proposamenak, egonezinak eta iradokizunak jaso eta bideratu.

Egunerokotasunean sortzen diren beharrak eta gatazkak kudeatu eta bideratzeko ekintza-protokoloak kudeatu

Berdinen arteko balizko tratu txarrak edota indarkeriazko kasuak detektatu eta adostatutako neurriak lehen-bailen martxan jartzen direla garantizatu.

Behatokiaren lan-plana prestatu, baita ebaluazioa eta urteko memoria burutu ere.

 

KIDEAK

Institutuak zehaztuko ditu, estamentu guztien ordezkaritza eta emakume eta gizonen arteko parekotasuna (edo proportzionala) bermatuko da. Konposizio posible bat:

Zuzendaritza Taldeko kideren bat

Irakasle bat + proiektuaren dinamizatzaile

Ikasleen ordezkari bi

Garraio, jantoki eta AZPren ordezkari bat

Guraso edo arduradun legal bat

Orientazio saileko lagun bat, holakorik balego, eskolaz kanpoko saileko beste bat

Inguruko erakunde eta entitateen ordezkari bat

 

FUNTZIONAMENDUA

Behatokiak berak zehaztuko ditu:

Helburu eta asmoak.
Baliabideak.
Funtzioak.
Egutegia ( 5 bilera gutxienez).

URTEKO ELKARBIZITZA PLANAREN FASEAK

Sentsibilizazioa: elkarbizitza positiboa sustatzeko beharrari buruz. Hizkuntza bateratuaren bilaketa.

Diagnostikoa: elkarbizitzarako garrantzizkoak diren eremu guztietako diagnosia. Errealitatea aztertu, ondo dabiltzan alderdiak, zailtasunak eta sakoneko arrazoiak identifikatu.

Planifikazioa: elkarbizitza positiboaren eraikuntza, gatazken aurreikuspena eta beren tratamendua landuko duen interbentzio programa.

Jarraipena eta ebaluazioa: hobetzeko eta jarraitzeko proposamenak.

 

Nola egingo dugu?

Fase bakoitza aurrera eramateko jarduera batzuk landuko ditugu

Sentsibilizazioa                      3 jarduera

Diagnostikoa                          2 jarduera

Planifikazioa                          1 jarduera

Jarraipena eta ebaluazioa     1 jarduera


6 saio behar dira