IKT eredua

ZERTAN DATZA?

Azken urteetan "IKT heldutasun ereduan" parte hartu duten eta deialdian eskatzen diren ezaugarriak betetzen dituzten, eta hala eskatzen duten ikastetxeen aukeraketarako prozesua.

Prozedura

"Ikastetxeetan Heldutasun teknologikoaren eredua" garatzen ari ziren ikastetxeek, ordu esleipen berezi bat zuten klaustroko kide batek Dinamizatzaile lanak egin zitzan. 2012/2013 ikasturterako, "Ikastetxeko heldutasun teknologiko ereduan" jarraitzen duten ikastetxeek 1/3 bateko ordu esleipen bat izango dute Dinamizatzailearen lanak burutu ahal izateko:

·    - Laguntza zerbitzuek lagunduta, gainontzeko irakaslegoari, ikastetxeak proiektu hau aurrera eramateko garatuko dun plan espezifikoa jakinaraziko die.

·   - Hobekuntza-planean identifikatutako IKT ekimen guztiak dinamizatu, koordinatu eta gainbegiratzea. Ekimen horiek ikastetxearen urteko planean sartuta egongo dira.

·   - Ikastetxean IKTen erabilera pedagogikoa eta hezkuntza-komunitate osoaren parte-hartzea sustatzea:

o   Ikastetxeko irakasleen artean IKTen irakaskuntza-erabileran arrakastatsuak diren jardunbide egokiak eta esperientziak partekatzea.

o   Eskualdeko Berritzeguneak antolatzen dituen bileretan, prestakuntza-saio teknikoetan eta mintegietan parte hartzea

o   Irakasleen prestakuntza-ibilbidea identifikatzea eta kudeatzea, eta, hala badagokio, ikastetxerako ezarritako IKT heldutasun-maila lortzeko oinarrizko prestakuntza ematea.

o   Ikastetxeak dituen baliabide teknologiko finko eta mugikorrak erabiltzeko ordutegiak eta moduak proposatzea zuzendaritza-taldeari.

Parte hartzen duten ikastetxeen betekizun espezifikoak

·      Eskualdeko Berritzeguneak antolatutako prestakuntza- eta aholkularitza-jardueretan IKTen dinamizatzaileak parte hartzeko konpromisoa, jarduera horiek presentzialak zein lineakoak izan.

·    Hobekuntza-plana egitea, lortu nahi den mailari begira, ikastetxearen egungo egoeraren azterketa egin ondoren. Hobekuntza-plan horrek argi eta garbi zehaztu behar ditu alderdi hauek:

o   Ikastetxeak dituen baliabide teknologikoak eta informatikoak nola antolatuko diren, ikasgelan ahalik eta ondoen eta ahalik eta irakasle gehienek erabil ditzaten.

o   Nola antolatu eta sailkatuko dira material digitalak, irakasle guztiek eskuragarri izan ditzaten.

o   Zein prestakuntza-plan ezarri behar duen ikastetxeak proposatutako helburuak lortzeko, eta nork emango duen eta noiz.

o   Nola lortu nahi diren nahi diren mailak.

o   Ezagutzaren kudeaketa: informazioaren antolaketa, irisgarritasuna, segurtasuna …

o   Sustatu beharreko dinamizazioa eta hobekuntzak, azpiegiturei, ekipamenduei, prestakuntzari, ikasgelan erabiltzeari, jardueren erregistroari eta abarri dagokienez.

·    Ikastetxeko IKT Batzordea sortzea, irakasleek, ikasleek eta familiek proiektu honetan duten parte-hartzea aztertzeko. Batzorde hori, gutxienez, zuzendaritza-taldeko kide batek, ikastetxeko IKT dinamizatzaileak eta etapa bakoitzeko irakasle batek osatuko dute.

·     Hobekuntza-plana egiteko, dagokion Berritzeguneko aholkularia hartuko da kontuan..

 

Proiektuaren memoria

Ikasturtearen amaieran, ikastetxeak proiektuaren garapena deskribatzen duen memoria bat egingo du, eta erreferentziako Berritzegunean emango du. Memoria horretan argi eta garbi zehaztuko dira lortutako aurrerapenak eta aurkitutako zailtasunak. Memoria honi hobekuntza-plan berri bat erantsiko dio, baldin eta datorren ikasturterako proiektuan jarraitu nahi badu.

Jarraipena eta ebaluazioa

Ikastetxeek aurkeztutako proiektuak behar bezala gauzatzen direla bermatzeko, Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzak, bere zerbitzuen bidez, proiektuaren gauzatze-maila aztertuko du, ikasturtean zehar egindako ebaluazioan oinarrituta.

IKTen heldutasun-eredua hiru mailatan egituratzen da, pixkanaka ikastetxeko prozesuen digitalizazioa eta irakasleen inplikazioa areagotuz ikasgeletako IKTen erabileran: oinarrizko maila "gaikuntza eta erabilera", erdi-maila "ikasgelaren digitalizazioa" eta maila aurreratua "ikastetxearen birtualizazioa".

Ikastetxeek deialdi honetan aipatutako baliabidea izango dute: oinarrizko maila egiaztatzeko ikastaro bat, maila ertaina egiaztatzeko bi ikastaro eta maila aurreratua egiaztatzeko beste bi ikastaro.

Ziurtagiriak eta egiaztapen-zigilua:

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak IKT heldutasuna ziurtatzeko prozedura eta zigilua ezartzen ditu, irailaren 11ko 174/2012 Dekretuak, Ikastetxeko Heldutasun Teknologikoaren Eredua (IKT Heldutasuna) onartzen duenak, arautzen duenaren arabera.

 

IKT MAILA NEURTZEKO TAULA

 

Taula

 

ZEIN PUNTUAN GAUDE?

 

2015-2016 kurtsoan zehar IKT heldutasun ereduko 3.mailako auditoria pasako dugu. Lehen eta Bigarren mailak lortu direlarik

 

nivel 1 nivel2 nivel3
AGIRIA AGIRIA AGIRIA