Gobierno Vasco

2017-18 kurtsoan, BATXILERGOA egingo duten, 4.DBH mailako ikasleen gurasoei, gure institutua ezagutzeko gonbidapena luzatu nahi diegu. Eguna apirilaren 26a izango da arratsaldeko 19:00tan.

Egun horretan gure zentroaren proiektua eta instalazioak, gela orokorrak, gela beraziak, laborategiak....ezagutzeko aukera izango duzue

Animatu!

IRAGARKIA.PDF

20. KORRIKA

  • 2017/04/04 |

Apirilaren 4an 20.korrika eskola aurretik pasa zen eta gure ikasleak hantxe egon ziren animatzen eta parte hartzen.

Bideoa

 

video compartido en facebook  por Olatz Maiz Gonzalez

4.DBHko IKASLEEN GURASOENTZAKO ATE IREKIAK

2017/03/31

2017-18 kurtsoan, BATXILERGOA egingo duten, 4.DBH mailako ikasleen gurasoei, gure institutua ezagutzeko gonbidapena luzatu nahi diegu. Eguna apirilaren 26a izango da arratsaldeko 19:00tan.

Egun horretan gure zentroaren proiektua eta instalazioak, gela orokorrak, gela beraziak, laborategiak....ezagutzeko aukera izango duzue

Animatu!

IRAGARKIA.PDF

 

AURREMATRIKULA datak 2017/05/02tik 2017/05/12ra izando dira eta on-line edo eskolan egiteko aukera egongo da.

20.KORRIKA

30/03/2017

Korrika dela eta, antolakuntza aldaketa batzuk egon dira. Hemen dituzue familiei bidaliko zaizkien zirkularrak.

BATXILERGOA

DBH

EUROHIRIA 2017

30/03/2017

Frantseseko DBH1 eta DBH2ko ikasleekin 2 egunetako irteera egin genuen. Bertan EuroHiria eta Korredore ekologikoak zer diren ikasi genuen, eta bide batez, Collége Albert Camus, Baionako eskolako lagun berriak egin genituen.

Astelehenean, Jaizkibelen hotza pixkat pasa genuen baina gero Abadian, eguraldi onaz gozatu genuen. 

Asteartean, Errenterian eta Baionan, ikasleak elkarrekin hobeto ezagutzeko denbora izan zuten, horrela ere frantsesa hizkuntza praktikatu zuten.
Maiatzean egingo den bileran, ikasle guztiak elkartuko dira berriro eta bertan, irteeraren ondorio bezala egindako lanak aurkeztuko dira.

20. KORRIKA

30/03/2017

Euskara Mintegiak DBH 4. mailako D eta B ereduetako ikasleen artean, 20. KORRIKA aitzakitzat harturik, lehiaketa bat antolatu du. Lau ostiralez, taldeka banatuta, Globalizazioa eta hizkuntzak eta Korrika gaiak landu dituzte, power point bat eginez. Ondoren, ikasgelan aurkeztu dute gaia ikaskideen , beren irakaslearen eta kanpoko irakasle baten aurrean. Bi talde txapeldun aukeratzekotan egin da lehiaketa, baina talde guztiek egindako lana oso ona izan denez eta entzuleen jarrera ere goraipagarria izan denez, guztiei saria banatzea erabaki du Euskara Mintegiak. ZORIONAK !!!


A√ĎARBEKO UREN MANKOMUNITATERA IRTEERA

30/03/2017

1DBHko ikasleak Añarbeko uren mankomunitateko araztegiak bisitatzen egon dira. Bertan gure iturrietako ura edangarria nola egiten den, Petritegin, eta gero zikindutakoa nola garbitzen eta itsasora isurtzen den, Loiolan, ikasi dugu.

LOUSADATIK BUELTAN

2017/03/28

Lousada Errenteriarekin senidetuta dago. Koldo Mitxelenako ikasleek bertako ikasleekin elkartrukea egiten da. Orain dela egun batzuk gure ikasleak handik bueltatu ziren, bertan egun batzuk pasa eta gero. Hemen dituzue esperientziaren argazki batzuk.

IRAKASLEGOAREN GREBA DEIALDIA

21/03/2017

Martxoaren 22rako, Hezkuntza publikoko, greba dialdiaren aurrean funtzionamendua.

Familiei karta

Ondoriozko ordutegi kuadrantea

MINTZODROMOA

21/03/2017

KORRIKA 20 dela-eta, DBHko D eta B ereduetako 3. eta 4. mailetako ikasleek MINTZODROMOAN parte hartu zuten martxoaren 14an. Jorratutako gaiak eskola, musika eta sexua izan ziren. Giro onean eta euskaraz barra-barra aritzeko parada ezinhobea izan zen. Aldi berean, DBHko A ereduko 3. eta 4. mailetako ikasleek “Kutsidazu bidea, Ixabel” filma ikusi zuten.

DON BOSCORA BISITA

17/03/2017

6C eta 6B-ko Kimikako ikasleak martxoaren 16an Don Bosco institutuan egon ziren zentroko laborategiak ikusteko eta jarduera praktiko batzuk egiten


 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

© koldomitxelenabhi-errenteria
Telefonoa: 943513741 | Fax: 943519868 | 012173aa@hezkuntza.net