Gobierno Vasco

GURASO ESKOLA

2018/03/2

Familia agurgarriak,


Aurten Guraso Elkarteari eta Udaletxeari esker guraso eskola antolatuko da institutuan. Lau sesio ospatuko dira martxoa eta ekaina bitartean, 17:00-18:30 artean eskolan bertan.

Lehen saioa martxoaren 23an izango da, eta landuko den gaia DOLUA da.


Gonbidatuta zaudete!


 


Don Bosco institutura bisita

16/03/2018

 

Martxoaren 16ean 2.batxilergoko kimikako ikasleak kimika irakasleaz lagunduta, Don Bosco institutura joan ziren, Kimikako goi-mailako zikloei buruzko informazioa jaso, eta laborategiko jarduera praktiko batzuk egiteko.

Ikasleek, irteera oso positibo bezala baloratu zuten.

argazkiak.


EUROHIRIA 2018

2018/03/15

EUROHIRIA 2018
Elikadura jasangarria
Martxoak 14 eta 15 Lesakan "Bio" jan ahal izateko Bidazi kooperatiba dago.Donibane Lohizunen, arrantzaleek dagoeneko sare pelagikoak ez dituzte erabiltzen.
Hau eta gehiago ikasi dugu Camuseko (Baiona) eta Toki Alaieko(Irun) ikaskideekin.



ARGAZKIAK


EKAINBERRIRA IRTEERA

2018/03/15

DBHko lehen mailako ikasleak, Ekainberri kobazuloak ikustera joan dira. Irteera geografiga eta historia mintegiak antolatu du.


ARGAZKIAK


MARTXOAREN 15erako GREBA DEIALDIAREKIN LOTUTAKO ABISUA

2018/03/14

Martxoaren 15erako irakaskuntza publikoko pertsonalaren grega deialdia dago.

Ikasleek, klaseak ohiko moduan izango dituzte, tokatzen zaien irakasleak grebarik egiten ez badu, etxera bidalitako zirkurrean azaltzen den bezala.

Tokatzen zaien irakasleak graba egiten badu, DBHko ikasleak patiora jetsiko dira, eta bertan zerbitzu minimoek zainduko dituzte.

Jarraian gehitzen den kuadroan, ikasleei zein ordutan eragiten dien grebak ikus daiteke. KUADROA


Greba egiten duten irakasleen datuak aldakorrak dira. Horiek dira momentu honetan ditugun datuak.

 


© koldomitxelenabhi-errenteria
Telefonoa: 943513741 | Fax: 943519868 | 012173aa@hezkuntza.net