Gobierno Vasco

ITALIAKO BIDAIA 2019: AZKEN OHARRAK

2019/03/01

2019 ITALIAKO BIDAIAKO IKASLEAK:

Kontuan hartzeko azken ohar batzuk gehitzen dizkizuegu.

Bidai on bat opa dizuegu!!

 


 

STARTINNOVA FINALA

2019/02/27

Gaur, otsailak 27, Koldo Mitxelenako batxilergoko ikasle talde bat, StartInnovako finalera deituak zeuden, eta urduritasun handiak pasa eta gero....BIGARRENAK geratu dira beraine FLEXYPHONE asmakizunarekin. ZORIONAK EKIPO!!!


3DBHko ikasleak Eureka! Zientzia museoan

2019/02/26

Otsailaren 20an, 3 DBHko ikasleak Donostiako Eureka Zientzia museoan izan ginen. Bi taldetan antolatuta, museoan bisita librea eta laborategian tailerra egin genituen. Oso gustora egon ginen eta gelan landutakoa errealitatean ikusi ahal izan genuen. Errepikatzeko modukoa!!

ARGAZKIAK

 

EUSKAL ESKOLA PUBLIKOA KATALOGOA

2019/02/26

Aurten Euskal eskola publikoaren festa Errenterian ospatuko da. Helburu horrekin, hemen aurkezten dizuegun kataloagoa atera dute. Norbitek interesik balu eskolako IGEarekin harremanetan jarri daiteke hurrengo telefonoan 688675164

HEZKIDETZAKO BATZORDEKO KIDEAK ALKATEAREKIN

2019/02/21

Gaur, otsailak 21, Koldo Mitxelenako hezkidetza batzordeko ordezkari batzuk (Lorena Hernandez, Miriam Hernandez, Janire Arruabarrena eta Olatz Goikoetxea) alkatearekin bildu dira. Aurreko ikasturtean, Errenteriako kale izendegiaren azterketa lana eta handik ateratako ondorioak berarekin partekatu nahi zituzten. Helburua, lan hori oinarritzat hartuz, zenbait proposamen egitea zen emakumeen ikusgarritasuna aldarrikatzeko asmoz.

Ikasleak oso pozik bueltatu dira, bilera emankorra izan denaren sentsazioa izan dute.

Batzordeak, eta Institutuak, alkateari ikasleei eskainitako arreta eta denbora eskertu nahi dizkio.

© koldomitxelenabhi-errenteria
Telefonoa: 943899500 | 012173aa@hezkuntza.net