Batxilergoko arau orokorrak
KLASERA EZ JOATEA ETA PUNTUALTASUNA
Klasera joatea ikasleen eskubide eta betebeharra da, ezinbesteko baldintza baita beharrezko ezagupenak lortu eta zuzen ebaluatua izateko. Hori dela eta, justifikatu gabeko hutsegiteek ebaluaketa-eskubidea galtzea ekar lezakete. Ikasketa-burutzatik ikaslearen arduradunari telefonoz emango zaio honen huts egiteen berri. Honekin batera, tutoreak justifikatu nahiz justifikatu gabeko huts egite guztiak kontrolatuko ditu eta horien berri emango dio familiari nota txostenaren bidez. Tutoreak justifikatu ez diren huts egiteak jakinaraziko ditu gutunak baliatuz.
Justifikatutzat bezala ez dira hartuko behi eta berriz esatea “lo hartu dela” edo “autobusa galdu dela”. Errekuperazio edo gainditu gabe dauden ikasgaietako azterketa egunetako hutsegiteetan, agiri ofizial bat eskatuko da. Ikasten gelditzea ez da justifikatutzat hartuko.
Hutsegite bakoitza atezaintzan ikasleen eskura dagoen inprimakiaren bitartez justifikatu beharko da. Hura, ikaslearen guraso edota arduradunek behar bezala sinaturik, tutoreari eman beharko zaio ikastetxera itzuli ondorengo hiru eguneko epearen barruan.
Hutsegite ugari dituen ikasleari begira Eskola Kontseiluak zera erabaki du: Ebaluazio baten barruan hutsegite kopurua 35 ordutik gorakoa denean (ordu-kopuru osoaren % 10 gutxi gorabehera), Ikasketa Buruak eta tutoreak aztertuko dute gaia. Hauek erabakiko dute ikasleak ebaluatua izateko duen eskubidea galtzen duen ala ez. Hartzen den erabakia ikasleari eta bere gurasoei jakinaraziko zaie.
Behin eta berriz errepikatutako puntualtasun-faltak eta gelatik kanporatzeak falta larritzat hartuko dira.
Ikasgelatik kanporatutako ikasleek Ikasketa-burutzara joan beharko dute BETI.
ZAINTZAKO ORDUAK
Irakaslea falta den orduetan ikasleek ikasgelan egon beharko dute zaintzako irakasle batekin. Ahal izanez gero, goizeko azken ordua aurreratu egingo da.
Irakaslea goizeko lehen orduan ez dela etorriko abisua emana dagoenean, ikasleak ordu bat beranduago etorri ahal izango dira ikastetxera, institutuko Zuzendaritza jakinaren gainean jarri ondoren.
Ez etortzea azken orduan gertatuz gero, ikasleak ordu bat lehenago etxeratu ahal izango dira, zaintzako irakaslearen baimenaz betiere.
ADIERAZPEN ASKATASUNERAKO ESKUBIDEA
Ikasleen Eskubide eta Betebeharren Dekretuak eskola-elkarteko KIDE GUZTIEN adierazpen-askatasuna bermatzen du. Eskaileretako atseden-lekuetan diren kortxoez balia daitezke ikasleak txartelak jartzeko, beraietan talde politikoen sinboloak agertuko ez direlarik. Institutuko gainerako lekuak (ikasgelak, pasabideak, ateak, geletako kortxoak, hesiak...) ezin izango dira horretarako erabili.
TABAKOA
Institutu osoan erretzea debekatuta dago.
SAKELAKO TELEFONOAK, MP3/MP4ak
Barruko Antolaketa eta Funtzionamendu araudiaren jasotzen denaren arabera:
Debekatuta dago sakelako telefonoak institutu barruan erabiltzea. Eraikinean sartutakoan telefonoa itzali egin beharko da. Ez da onartuko inolako mezurik, deirik, alarmarik, bibraziorik, argazkirik, etab.
Debekatuta dago, halaber, MP3/MP4 tresnak ere institutu barruan erabiltzea. Ezin dira erabili, ez korridoreetan, ez geletan (klasea hasita egon nahiz ez egon), ez azterketetan, …
Entzungailuak lepotik zintzilik eramatea ere debekatuta dago. HUTSEGITE GUZTIZ LARRIA izango da debeku hori bereziki azterketetan ez betetzea.
Arau hauek betetzen ez dituen ikasleari sakelako telefonoa, MP3/MP4 edo dena delako tresna kendu eta zuzendaritzan utziko da. Horren aurrean zer egin adostearren, zuzendaritzako arduraduna harremanetan jarriko da familiarekin. Nolanahi ere, eta beti, akats larritzat hartuko da.
TXANOAK, BISERAK, eta …
Antolaketa eta funtzionamendu arautegian biltzen den bezala, debekatua dago jantzi hauek gelan erabiltzea
TAKILLAK
Ikasgela barruan ordena egokia lortzeko asmoz, ikasleek derrigorrean takilez baliatu behar dira institutuan erabili behar duten materiala jasotzeko. Dirua edo baliozko zenbat gauza hobe ez badira ekartzen Ikastetxera.
KALTE MATERIALAK
Ikastetxeko ondasun higigaitzak eta instalazioak errespetatu eta zuzenki erabili behar dira. Urtero, konponketa eta mantenamendu lanak egiten dira hauek behar bezala egon daitezen.
Berariaz nahiz erabiltze desegokiaren ondorioz gertatutako kalteen aurrean, honako prozedurari jarraituko zaio:
Kaltearen erruduna ikasle bat denean, konponketaren ordainketa edota hondatutakoaren ordaina berari egotziko zaio.
Kaltea talde batek egin badu, eta haren erantzukizuna inork hartzen ez badu, talde osoa izango da erantzule.
Ikasle-talde batek erabiliak diren guneetan gertatutako kalteen erantzule gune horren erabiltzaileak izango dira.
GREBAK
Ikasleen Eskubide eta Betebeharren Dekretuak kolektiboki klasera ez joatearen eskubidea aitortzen du. Antolakuntza eta Jarduerako Araudian (AJA), onartu ziren arauak bete daitezela exijituz bermatzen du ikastetxeak eskubide hau. Prozedura honako hau izango da:
1. Ikasketa-buruari eskatu beharko zaio baimena delegatuen bilerara deitzeko.
2. Delegatuek erabateko gehiengoz hala erabakitzen badute, ordezkatzen dituzten taldeei bozketa egin dadin proposa diezaiekete, betiere Ikasketa-buruari informatu ondoren eta honek jarritako orduan.
3. Delegatuek bozketaren emaitza ezagutaraziko dute Ikasketaburuak emandako inprimakian.
4. Batxilergoko ikasleen erabateko gehiengoz ateratako edozein proposamen onartutzat joko da.
5. Klasera ez joateko proposamena onartzen baldin bada, ikasleak ikastetxean ezin geldituko dira, ez eta bere instalazioak erabili. Klasera ez joateko deiari erantzun nahi ez dioten ikasleek klasea izango dute normaltasunez. Beraz, greba egiteko eskubidea erabiltzen duten ikasleek jakin behar dute egun horretan egin litezkeen ikas jarduerak beste batean errepikatzeko eskatzerik ez dutela izango.
6. Klasera ez joateak diziplina-ondorioetarako ez dira kontuan hartuko baina familiari jakinaraziko