DBH-ko arau orokorrak
PUNTUALTASUNA ETA HUTSEGITEAK
Klasera joatea ikasleen eskubide eta betebeharra da, ezinbesteko baldintza baita beharrezko ezagupenak lortu eta zuzen ebaluatua izateko. Huts egite guztiak justifikatu egin behar dira: agendaz baliatuz (DBHko 1. zikloko ikasleen kasuan), edota atezaintzan dauden inprimakien bidez (DBHko 2. zikloko ikasleen kasuan). Ikasleak, itzultzen denean, hiru eguneko epea du tutoreari aurkezteko aipaturiko agirietako bat gurasoek edo tutoreak argi sinatuta. Ez dira justifikaziotzat hartuko behin eta berriz esatea “lo hartu dela” edo “autobusa galdu dela”. Ikasketaburutzatik ikaslearen arduradunari telefonoz emango zaio honen huts egiteen berri. Honekin batera, tutoreak justifikatu nahiz justifikatu gabeko huts egite guztiak kontrolatuko ditu eta horien berri emango dio familiari nota txostenaren bidez. Huts egiteak behin eta berriro errepikat- zen badira, jakinaren gainean jarriko dira Gizarte Zerbitzuak eta Hezkuntza Ordezkaritza. Ezin da berandu sartu ikasgelan aurretik Ikasketa Burut- zatik pasatu eta beharrezko baimena eskatu gabe. Hiru alditan berandu iristen bada, kanporaketa bat bezala hartuko da.
JOLAS-ORDUAK
DBH-ko ikasleak jolas orduetan ezin dira egon ez ikasgeletan ezta pasilloetan ere. Aurreko klasea bukatutakoan, irakasleak, ikasle guztiak irten arte, bertan egon beharko du. Ondoren, jolastokira ateratzeko agindua eman eta atea itxiko du. Jolas orduetan ikasleak ezin dira ikastetxetik atera.
IKASGELAN
a. Klaserako behar den materiala ekartzea nahitaezkoa da.
b. Klasean ezin da jan, murtxikatu, zupatu, edan edo zurrupatu.
c. Gelan eserita egon behar da, nola eta ikasgaiak ez duen bestelakorik eskatzen.
d. Ixilik egon behar da eta, hitz egitekotan, baimena eska- tu behar da.
e. Ikasleek begirunez hartuko dituzte irakasleak, ikaskide- ak, eskolazainak, eskolako materiala eta eraikin osoa.
f. Irakasle batek ikasle bat gelatik kanpora bidaltzen duenean, honek Ikasketa Buruarengana joan beharko du zuzenean. Hau akats larritzat hartuko da. Ikasleak ez badu gelatik irten nahi, irakasleak bere jarduna etengo du eta ikaslearekin jaitsiko da Ikasketa Buruarengana honek gertatutakoaren berri izan dezan.
g. Sakelako telefonoak itzalita eduki behar dira. Hala ezean, edota, besterik gabe, gela barruan erabiltzen bada, telefonoa Ikasketa Burutzan utzi beharko da eta ez zaio ikasleari itzuliko ekaina arte.
h. Liburuak eta koadernoak ez dira gelan utzi behar. Erabi- li pasilloetan horretarako dauden armairuak.
Arauak betetzen ez direnean emango diren urratsak
a. Aipatutako arauren bat betetzen ez den lehen aldian, ikaslearekin hitz egingo da.
b. Bigarrenean, gelatik bidali egingo da. Bidalitako ikaslea horretarako prestatutako gelara joango da eta zaintzako irakaslearen kontrolpean jarriko da honek emango dion lana betetzeko. Ikasle bat kanporatutakoan, hiru agiri beteko dira. Bat Ikasketa Buruari emango zaio, bestea tutoreari eta hirugarrena etxera bidaliko da.
c. Ikasle bat gelatik 4 aldiz kanporatzen denean, etxera deitu eta gurasoekin bilera bat egingo da
d. Beste bi kanporaketa gertatuz gero, Bizikidetasun Batzordea bilduko litzateke neurri egokia hartzeko.
e. DBHko lehen zikloan, portaerarekin lotutako bi akats egiten dituen ikasleak asteazken arratsaldez ikastetxe- ra etorri beharko du, ematen zaizkion lanak egin ditzan.
KLASE ARTEAN
Ikasleek ikasgeletan egon behar dute. Komunera edota takiletara joateko baino ez dira aterako. Ez dute baimenik jolastokira ateratzeko.
PASILLOETAN
a. Ezin da korrika egin, jolastu, ezta ateetan eta takiletan joka aritu ere. Ez da lurrean eserita egon behar.
b. Hormetan eta kristaletan pintadak egitea akats larria da. Horren aurrean zer erabaki behar den Eskola Kontseiluak esku egongo da.
c. Beste ikastetxeetako ikasleek ez daukate Institutuan egoterik Zuzendaritzaren baimenik gabe.
d. Institutuko irakasle guztiek eta bertako langile ez irakaseek ikastetxeko ikasleei arau hauek betearazteko eskubide eta obligazioa dute.
TABAKOA
Institutu osoan erretzea debekatuta dago.
SAKELAKO TELEFONOAK, MP3/MP4ak...
Barruko antolaketa eta Funtzionamendu araudian jasot- zen denaren arabera: Debekatuta dago sakelako telefonoak institutu barruan erabiltzea. Eraikinean sartutakoan telefonoa itzali egin beharko da. Ez da onartuko inolako mezurik, deirik, alarmarik, bibraziorik, argazkirik, etab. Debekatuta dago, halaber, MP3/MP4 tresnak ere institutu barruan erabiltzea. Ezin dira erabili, ez korridoreetan, ez geletan (klasea hasita Egon nahiz ez Egon), ez azterketan, etab... Entzungailuak lepotik zintzilik eramatea ere debekatuta dago. HUTSEGITE GUZTIZ LARRIA izango da debeku hori bereziki azterketetan ez betetzea. Arau hauek betetzen ez dituen ikasleari sakelako tele- fonoa, MP3/MP4 edo dena delako tresna kendu eta zuzen- daritzan utziko da. Horren aurrean zer egin adostearren, zuzendaritzako arduraduna harremaneta jarriko da familia- rekin. Nolanahi ere, eta beti, akats larritzat hartuko da.
TXANOAK, BISERAK, ETAB...
Antolaketa eta funtzionamendu arautegian biltzen den bezala, debekatua dago jantzi hauek gelan erabiltzea.
TAKILLAK
Ikasgela barruan ordena egokia lortzeko asmoz, ikasleek derrigorrean takillez baliatu behar dute institutuan erabili behar duten materiala jasotzeko. Dirua edo baliozko zenbat gauza hobe ez badira ekartzen Ikastetxera.
KALTEAK
Ikastetxeko ekipamendu eta instalazioak errespetatu eta zuzenki erabili behar dira. Urtero, konponketa eta mantenimendu-lanak egiten dira egoera onean iraun dezaten. Berariaz nahiz erabiltze desegokiaren ondorioz gertatutako kalteen aurrean, honako prozedurari jarraituko zaio:
a. Kaltearen erruduna ikasle bat denean, konponketaren ordainketa edota hondatutakoaren ordaina berari egotziko zaio.
b. Kaltea talde batek egin badu, eta haren erantzukizuna inork hartzen ez badu, talde osoa izango da erantzule.
c. Talde batek baino gehiagok erabiltzen dituen eremuan gertatutako kalteen erantzuleak eremu horren erabiltzaileak izango dira.
ZAINTZA ORDUAK
Irakasle bat falta den orduetan ikasleak ez dira gelatik irtengo eta bertan jarraituko dute zaintzako irakasle batekin.