Gobierno Vasco

Ordezkapen organo gorena: Eskola Kontseilua

    Eskola Kontseilua eskola komunitateak institutua gobernatzeko duen ordezkapen organo gorena da. Bertan daude ordezkatuak eskola komunitateko estamentu guztiak, hau da, irakasleak, gurasoak eta ikasleak. Bost batzordek osatzen dute, eta hauek dira bakoitzari dagozkion zereginak:


Batzorde iraunkorra
Eskola Kontseiluraren onespena jaso beharko duten gestio-proiektua eta formakuntza-ekintza osagarri zein eskolaz kanpokoak prestatzea.
Bileren gai-zerrenda prestatzea.
Zuzendaritzari berari dagozkion arren, erabakiak hartu  aurretik eskola-elkartearen iritzia ezagutzea oso komenigarri da gai garrantzizkoetan. Zuzendaritza-taldearen kontsultarako organoa izango da.
Eskola Kontseiluak eginarazten dizkion eginkizun eta lanak betetzea.

Ekonomi-batzordea
Aurrekontuaren zirriborroa prestatzea, gastuen likidazioa egitea, ikastetxearen kudeaketa-ekonomiaren jarraipena bermatzea, eta instalazioen eta ekipamenduen mantenimendua zaintzea, hauen berriztapena bultzatuz.

Bizikidetza-batzordea

Eskolakideen artean bizikidetza behar bezala bideratzea da bere ardura. Bizikidetza hori hobetzeko proposamenak aurkezten ditu, eta norbaiten hutsegiteren bat dagoenean dagokion zigorra ezartzeko eskumena du.

Ekintza osagarri eta eskolaz kanpokoen batzordea

Ekintzak eragin, antolatu eta ahalbidetzea, mintegi didaktikoek, arlo kordinatzaileek, zuzendaritza-taldeak edo Eskola Kontseiluko zeinahi taldek aurkezturiko proposamenetan oinarritutako egitarau batez.

Eskola-jarraipen batzordea

Ebaluaketako emaitzak orokorrean aztertzea, bai taldeka bai arloka. Honen helburua, gerta litezkeen arazoak aurrezagutu eta haientzako konponbideak bilatzea da, kasu bakoitzean baliabiderik egokienak erabiliz. Ebaluaketa bakoitzaren ondoren bilduko da.
 

© koldomitxelenabhi-errenteria
Telefono: 943513741 | Fax: 943519868 | 012173aa@hezkuntza.net