Gobierno Vasco

Aurkezpena

         Koldo Mitxelena Institutua Errenteriako Galtzaraborda Etorbideko 43. zenbakian kokaturik dagoen  ikastetxe publiko bat da. Bertan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH), Bigarren Hezkuntza Ondokoa (DBHO) eta Informatika arloko Goi Mailako Heziketa Zikloa irakasten dira Euskal Autonomi Erkidegoan indarrean dauden hiru irakastereduetan.

Bi eraikinetan banaturik,  inguratzen duen berdegune zabalak 85 zuhaitz-espezie desberdin  biltzen ditu. Honek irakasleei izadiarekin eta ingurumenarekin harreman zuzena izateko aukera ematen die. Kanpoaldean, bestalde, futbol eta saskibaloi zelaiak daude hainbat kirol-jardueratarako erabil-tzen direnak.

 

Ohiko ikasgelez gain zenbait jakintzagai bereziki lantzeko gelak ere badaude: Fisika, Kimika eta Natur Zientziak lantzeko laborategiak; Teknologia, Marrazketa, Artisautza, Plastika, Musika eta Ikus-entzunezko gaiak lantzeko gelak; Gimnasioa, Liburutegia, gela digitala (e-gela) eta ehun ordenagailutik gora biltzen dituzten informatikako sei gela.

        

Azkenik, Ekitaldi-Areto zabal batek konferentziak,    hitzaldiak, antzerki emanaldiak, ikasturte amaierako jaialdiak eta abar egiteko aukera paregabea ematen du.

© koldomitxelenabhi-errenteria
Telefono: 943513741 | Fax: 943519868 | 012173aa@hezkuntza.net