| |
EBAKUAZIO-PLANA PROTOKOLOA
-Alarma soinu berezia entzun ondoren, ikastetxe barruan dauden guztiek alerta egoeran egongo dira. -Irakasleak ikasleei esango die lasai egoteko, tresna guztiak dauden tokian uzbeko eta gelako atean jarrito da hustuketari hasiera emango dion agindua jasotzeko zain. Irakasleak berak edo honek izendatutako ikasle batzuek argiak itzali eta lehioak itxiko dituzte. Atea irekita geratuko da SA inor ez dagoela egiaztatu arte eta honek azkenik atea itxiko du. -Irakaslea lehenengo kokatuko da eta ikasleei lagunduko die hustuketa egiten, moduordenatuan egin dezaten. -Ebakuazioa 1. solairutik hasiko da. Solaitu hau erabat hustutakoan, bertako SAak 2. solairuko SAari abisua emango dio. Hauek prozedura berari jarraituko diote, azkenik 3. solairukoek egingo duten bezala. -Solairu guztiek ordena honi jarraituko diote: Lehenik irteeratik hurbilen dauden gelan, eta ondoren gainerakoak, jendea pilatu ez dadin. -Ikasleren batek irteteko laguntza behar badu, ezindua izateagatik, hau azkena irtengo da SA eta Larrialdietako Buruaren laguntzarekin. -Ikasleak isilik irtengo dira, ez dute igogailua hartuko, ez dute atzera egingo, ez dute motxilarik ezta berokirik- eta hartuko, korridorearen erdialdea libre utziko dute, eta abiadura eta ordenaren artean, hni emango diote lehentasuna. -Alarma soinua jotzerakoan gelan besteekin batera ez dauden ikasleak (solairu bereko komunean edota beste gelaren batean daudelako) dagozkien ikaskideekin bat egin beharko dute ahalik eta azkarren. -Dagokien gela dagoen solairuan ez badaude, dauden solairuko talde hurbilenean sartuko dira. -Futbol zelaia igogailuaren ezker aldean kokatuta daudentzako elkar puntua izango da eta saski baloiko zelaia, aldiz, igogailuaren eskubi aldean kokatuta daudenentzat. -Irakasle bakoitzak egiaztatuko du kalean, denon bilgunean, dagokion taldeko ikasle kopurua,eta informazio hori SA-ri emango dio
SOLAIRUKO ARDURADUNAK (SA) Gela hauetan adierazgarri bat, naranja koloreko kartoi mehe bat, jarri da. Honek bertan dauden irakasleei zera gogoraraziko die: larrialdia izanez gero eurak direla Solairuko Arduradunak (SA) eta, ondorioz, dauden solairuan egin beharreko guztiak koordinatua behar dituztenak. Solairu bakoitzean bi SA daude. Horietako batek igogailuaren ezkerraldean dauden gelak kontrolatuko ditu eta besteak, igogailuaren eskuinaldean dauden gelak. FUNTZIOAK -Larrialdietako Arduradunen esanak betearaztea. -Solairuko gainerako irakasleei egoeraren berri ematea. -Irteera-ordena zein den esatea. -Ikastetxetik irteteko korrikoreak eta erabat libre mantentzea. -Agindu guztiak betetzen ari direla ziurtatzea. -Izuari eta histeriari aurre egitea. -Esparru guztiak (gelak, komunak, laborategiak, etab.)hustu direla baieztatzera. Alarma txirrina entzun ondoren, Solairuetako Arduradunak, Larrialdietarako Burua (zuzendaria) eta Eskuhartzeetarako Burua (egurtasusnerako koordinatzailea) lehen solairuko eskailburuetan elkartuko dira, hau da, bi elkargune egongo dira, hustuketa Nola egin erabakitzeko. Gainera txaleko hori bat emango zaie jendeak ongi bereiztu ditzan. Zaintzako irakasleak eta une horretan libre dagoen edonork ebakuazioa egiten lagundu beharko du. |