Gobierno Vasco

 

 

 

 

ERAKUSKETA 2017-2018 / EXPOSICIÓN 2017-2018

*Tfno: 900 116 117*

Teknologia berriekin erlazionatutako kasuetarako (dependentzia, ziberjazarpena eta /bulllyinga, sexting, dudak, prebentzioa, jarrrera), Telefono konfidentziala eta doakoa . 



AGPTEKNIKA IRTEERA

  • 2019/10/07 |

Aurreko ostiralean 2. batxilergoko AGPTeknikak ikasgaia kurtsatzen dugun ikasleak Donostira joan ginen.

Eguraldi kaxkarra zela eta Jorge Oteizaren "Eraikuntza hutsa" eskultura marraztu beharrean San Vizente elizaren sarreran babestu ginen bozeto azkar bat egin ahal izateko.
Gero Kubo-Aretoan zegoen  Daniel Canogarren "Memorias líquidas" erakusketa bisitatu genuen.

JANGELA ABISUA

  • 2019/10/07 |

Institutuak, jangelan apuntatzeko azken eguna URRIAREN 15a dela jakinarazi nahi dizue. Egun hau eta gero ez dira alta gehiago onartuko.

KOLDO MITXELENAKO IKASLEAK INDUSTRIA EGUNEAN

  • 2/10/2019 |

Astelehenean, irailak 30, 4. DBHko Ekonomia eta Ekintzailetzako ikasleekin Adegik antolatutako Industria egunean parte hartu genuen.

Lehenik Oiartzungo Salto System enpresa bisitatu genuen, bertan enpresak zer eta nola egiten zuen azaldu ziguten eta ondoren instalazioak bisitatu genituen.

Ondoren Kursaalen Gipuzkoako hainbat institututako ikasleak biltzen zituen ekitaldira joan ginen enpresetan bizitako esperientziak elkarbanatu eta Gipuzkoako enpresen errealitatea ezagutzera.

Ah! eta bertan egun honetarako antolatutako argazki lehiaketan “Emakumea eta industria” modalitatean Paula Celadak lehen saria lortu zuen. Zorionak Paula!


 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

2019-2020 bekak

  • 30/09/2019 |

2019-2020 Ikasturterako beka eskaera

Ikasturteko bekak:

1.- On-line hezkuntzako web gunetik

2.- Eskolako idazkaritzatik pasa, bertan laguntza jasoko duzue eman beharreko pausoekin

 

Aste honetan, tutoreek, 2018-2019 ikaturtean bekadunak izan ziren ikasleei beka berritzeko inprimakiak banatuko dizkiete.

 

 

 

 


(SARE HEZKUNTZA) DISPOSITIBOEN EROSKETARAKO BEKA

  • 2019/09/27 |

Guraso agurgarriak:

Sare-Hezkuntza programaren barruan familiek GAILU DIGITALAK erosteko diru laguntzak argitaratu dira.


EHAAren publikazioan, bekaren ezaugarriak ezagutu ditzakezue. Bertan jaso daitekeen diruaren maximoa 200 euro direla (eskatzaile kopuruaren arabera) eta 2018-2019 urtean bekaduna izan behar dela adierazten da, besteak beste.

Eskaera urriaren 25a baino lehen, fakturarekin batera, eskolako bulegoan entregatu behar da. Ikaslearen datuak jasotzen dituen instantzia, institutuko bulegoan bertan beteko dizuete. Instantzia honek (ANEXO I) guraso edo tutore legalaren sinadura eduki beharko du.

Institutuak aukeratu duen ordenadorearen ezaugarriak hurrengoak dira Windows 10 eta Ubuntu sistema eragileak izango dituen LENOVO 145 AMD 9125 eramangarri bat . Ordenadorearen prezioa 339,90€ izango da. Ordenadorea Errenteriako Musika plazan dagoen BEEP dendan erosi daiteke. Ordenadorearentzako asegurua, antibirusa eta beste edozein gauza jartzea erabakitzen baduzue, faktura aparte batean egitea  komeni da.
Informazio gehiago nahi izanez gero, webgunean edo ikastetxera deituz lor dezakezue .

tlf 943 89 95 00

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

© koldomitxelenabhi-errenteria
Telefonoa: 943899500 | 012173aa@hezkuntza.net