Gobierno Vasco

Hizkuntza Normalkuntza Proiektua

Koldo Mitxelena institutuak HNPan zortzi urteko ibilbidea egin du dagoeneko; izan ere, proiektu honen helburu nagusia institutuko alor guztietan euskararen normalizazioa lortzea da. Hau dela eta, DBHko bi zikloetako ikasleentzat, hau da, 12-16 urte bitartekoentzat, euskara ikasteko tresna izateaz gain, komunikaziorako tresna ere izan dadin dugu xede.

Proiektu hau aurrera eraman ahal izateko bi irakasle arduradun izendaturik daude. Honela bada, helburua lortzeko, institutuak bitarteko batzuk eskaintzen ditu, bi irakasle arduradun horien laguntzaz. Euskara erabiltzerakoan gure hainbat ikaslek dituzten zailtasunak ezagututa, eta kontuan hartuta helburua dela ikasketak bukatutakoan euskaran bai gaztelanian erraztasun berbera izatea, euskararen erabilpena etxeetatik bultzatzea komenigarria da; izan ere, gelan erabiltzearekin bakarrik helburua betetzea oso zaila da.

 

ESKAINTZEN DIREN BITARTEKOAK

- Euskara Taldea: Ikasleek borondatez bi ira- kasle arduradunekin osatutako taldea. Hainbat kultur ekintza antolatzen dira ikasturtean zehar.

- Barnetegia: Hiru eguneko egonaldia, euskaraz ere bizi daitekeela ohartarazteko.

- ZALAPARTA aldizkaria: Ikasleek gauzatutako lanez osaturik.

- Motibazio saioak: Euskararen eta euskal kulturaren inguruan.

- Irrati saioa: Hamabostean behin ikasleek edozein gairi buruz prestatutako emanaldia egiten dute institutu osoarentzat.

- Karta trukaketa: Beste ikastetxeren batekin egiten da.

- Euskal idazleen bisita: Euskal idazleren batek idatzitako libururen bat irakurri eta horri bu- ruzko elkarrizketa.

- Bisita-emanaldia: Euskal pertsonaia ospetsua: Euskal munduarekin lotura duten zenbait pertsonaia ospetsuren bisita-emanaldia.

- Eguerdietako aisialdia: Euskararen ahozko era- bilera ez-formala lantzeko modu dibertigarria.

 

hizkuntz normalkuntza Plana 2014-2018

© koldomitxelenabhi-errenteria
Telefonoa: 943513741 | Fax: 943519868 | 012173aa@hezkuntza.net