Gobierno Vasco

TEKNOLOGIA MINTEGIA
Kontaktua:  012173tekno@hezkuntza.netMintegi burua:
Luis VEGA AGINAGA
Irakasleak:
Juan Jose ARRATIBEL ARMENDARIZ

 

INDUSTRI TEKNOLOGIA I y II


Sarrera  Alor honen ekarpena  Helburuak  Edukiak(I/II)  Ebaluazio irizpideak(I/II)


Sarrera

Industria Teknologia irakasgaia ikasi ahala, industria-jardunaren esparruko jakintza-arlo espezializatuen ikuspegi sistemikoa izango dute Batxilergoko ikasleek; hain zuzen ere, jakintza-arloon arteko eraginari esker ditugu, gero eta gehiago, gure ingurunea osatzen duten produktuak. Hau da, Zientzien eta Teknologiaren modalitateko bide bat egituratzen duen irakasgaia da Industria Teknologia: ingeniaritza-arloko ikasketak edo goi-mailako Lanbide Heziketako zikloak egitera daraman bidea. Hainbat testuinguru biltzen dituenez, gerora egin beharreko ikasketei buruzko erabakia hartzen laguntzen die ikasleei.
Ikuspegi epistemologikotik, bereiztekoak dira, batetik, gertakari bat arautzen duten legeen jakintza teorikoa, zientziaren berezkoa, eta, bestetik, lege horiek problema praktikoei aplikatuz, konponbideak aurkitzeko estrategien prestakuntza, teknologiaren berezkoa. Hau da, zientziaz haratago dago teknologia; izan ere, ez dakar zergatia jakitea bakarrik, ekoizpen-munduan ekintza bat nola eta zertarako egiten den jakitea ere bai baizik.
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, teknologiaren alderdi kulturala lantzen da bereziki; ikasle guztiak balia baitaitezke hartaz. Batxilergoan, berriz, jakintza-arloari berari dagozkion edukiak lantzen dira, teknologia-edukiak handitzen eta sistematizatzen, formaltasun handiagoz; hala ere, horrek ez du esan nahi alde praktikoa bazterrean uzten denik, oso lotuta baitago jakintza-arlo honekin. Industria Teknologia irakasgaiko edukiak hezkuntza-ibilbideko ondorengo etapetan lantzen dira, bai goi-mailako eskola teknikoetan, bai informatika-fakultatetan, bai fisika- eta kimika-zientzien fakultatetan, bai eta, adar hori lantzen duten lanbide-familietako goi-mailako Lanbide Heziketako zikloetako moduluetan ere. Unibertsitatera joaten diren askok ekoizpen-ingurunearen berri izango dute ordurako, eta, unibertsitatean, ikuspegi analitikotik aztertuko dute hura, matematika-maila handiagoaren laguntzaz. Lanbide Heziketako zikloak egiten dituzten ikasleek ere Batxilergoko irakasgai honetan ikasten duten gaietako bat landuko dute, eta huraxe aztertuko dute.
Erabakitzeko aukera dugu teknologiaren alorrean eta, horregatik, giza beharrei erantzuteko objektuak eta sistemak osatzen dituzten elementu guztien aurkezpen sistemikoa egin behar dugu. Elementu horiexek dira Industria Teknologia I irakasgaiko eduki multzoen ardatzak: merkatua eta merkatuko legeak, produktuen eskaria eta eskaintza, produktuen bizi-zikloa, produktuen gaineko behar errealak eta sorrarazitakoak; materialak eta materialak beharrei erantzuteko moduan eraldatzeko forma; eta energia, ezinbestekoa baita, proposamen teknologikoak modu jakin batean gorpuzten dituzten tecnolómakinen
eta sistemen elementuen bidez, fabrikazio-prozesuak gauzatzeko.
Irakasgaiaren bigarren mailan, ekoizpen-ingurunea bera gehiago landuko dute ikasleek, eta ekoizpenaren oinarri zientifikoak eta ekoizteko moduak ikasiko dituzte. Industria Teknologia II irakasgaiko multzo nagusia sistema automatikoei buruzkoa da, eta sistemon kontrolari eta programazioari buruzko multzoak osatzen du. Hain zuzen ere, ekoizpena kontrolatzeko moduak eta elementuek egituratzen dituzte bi multzook. Multzo horiez gainera, materialei buruzko multzoa ere emango dute ikasleek, eta materialen aldaketa intrintsekoetan sakonduko dute, haien aplikazio jakinak aztertzeko; makinen printzipioetan eta, bereziki, makinen errendimenduari buruzko gai analitikoetan; eta zirkuitu pneumatikoetan eta oleohidraulikoetan, ekoizpen-ingurunean halako instalazioak erabili ohi diren aldetik fluxua kudeatzeko.
Hartara, ekoizpen-munduko eta haren inguruko alor guztietako gakoak ulertzeko beharrezko gaitasunez jabetuko dira ikasleak; baita hartan esku hartzekoez ere.
Batxilergoko curriculumak proposatzen duenari jarraiki, irakasgaia gaitasunen arabera lantzeko, haren gaineko ikuspegiak funtzionala izan behar du; teknologiaren funtsarekin bat dator hori. Ikasmetodo horren bitartez, ikasleek eginkizun aktiboa dute irakas- eta ikas-prozesuan. Izan ere, lan-taldeak eratu behar dituzte, galdera egokiak egin behar dituzte, nork bere ezagutzak egiaztatu eta zabaldu behar dituzte informazio-iturri egokien bidez eta proposamen bakoitza ebazteko erabaki egokiak hartu behar dituzte. Irakasleek, berriz, ikasleek zer helburu lortu behar duten finkatu behar dute (helburua balioetsi behar dute eta hura lortzeko arrazoiak argitu), egitekoak kudeatu behar dituzte eta une zailetan laguntza eman, prozesuak bideratu behar dituzte eta, azkenik, ebaluazioa egin behar dute, unitate didaktiko bakoitzaren hasiera-hasieran azaltzen dituzten irizpideekin bat.
Aipatutako gaitasunez jabetzeko baliabide materialez gainera, simulazio-softwarea, makinen eta sistemen funtzionamendua azaltzeko infografiak eta beste baliabide digital batzuk ere erabili behar dira; are gehiago, baliabide materialen ordez ere erabil daitezke horiek guztiak.


OINARRIZKO GAITASUNAK ESKURATZEKO, IRAKASGAI HONEK EGITEN DUEN EKARPENA
Industria Teknologia I eta II irakasgaien ekarpena erabakigarria da oinarrizko gaitasunak garatzeko eta eskuratzeko.
– Zientzia-, teknologia- eta osasun-kulturarako gaitasuna.
Industria Teknologia irakasgaiak berez ziurtatu behar du gaitasun zientifikoa eta teknologikoa, jakintza-arlo horiek baititu berezko aztergai. Horretarako, garrantzi handia eman behar die gertakari fisikoei eta haien azpiko legeak ulertzeari; izan ere, berezko metodologiarekin batera, horiexek osatzen dute oinarria, giza nahiei eta beharrei erantzute aldera, ingurune naturala aldatzeko.
Irakasgaiaren egiturari esker, litekeena da ingurunean metodikoki esku hartzea, erabakitzeko irizpide zuzena izanik eta espero ditugun emaitzak ia guztiz aurrez ikusiz. Horrek ez du esan nahi pentsaera dibergentearekin lan egiteko tarterik utzi behar ez denik, oso beharrezkoa baita problema eta egoera berriak ebazteko; eskuratzen dituen gaitasunei esker, ziurtasun handiagoa izango du teknologoak haiei aurre egiteko.
Bestalde, osasun-ohitura prebentiboak hartzea da jarrera egokian egotea lanean, ergonomia eta, azkenik, lan-erritmo estresagarririk, tentsio gehiegirik ez izatea; merkatu-ekonomiak ondorio hori du, eta, halako baten esparruan sortu denez gero curriculum hau, ezinbestean planteatu behar da.
– Ikasten ikasteko gaitasuna.
Jakintza-arlo honen esparruan, analisi- eta ikerketa-egoerak gertatzen dira. Ikaskuntza trinkoa lantzen dute ikasleek, eta egoera berrietan aplika dezakete ondoren. Aurrez ezarritako bideek hainbat eragiketaren emaitza nork bere kabuz ulertzeko irrika itzaltzen dute ikasleengan; hau da, ez diote ikasprozesuan parte harrarazten. Prozesu kognitiboek (aipatutakoek eta abarrek), berriz, haien parte-hartzea bultzatzen dute.
Maila handiko gaitasuna behar da esperientziak laburbiltzeko, ekoizpen jakin bat lortzeko prozesuak azaltzeko (metakognizioa), eta bizitzako beste esparru batzuetan ere erabil daiteke.
– Matematikarako gaitasuna.
Pentsatzeko eta irudikatzeko modu matematikoak (batetik, logikoa eta espaziala, eta, bestetik, ereduak, grafikoak, formulak eta eraikuntzak) mundu osoan erabiltzen dira errealitatea deskribatzeko eta teknologia-problemak ebazteko; irakaskuntzaren maila hauetan, matematikarako gaitasuna ezin bereizi da problemetatik. Objektuen, instalazioen eta gainerako ingurune teknologikoen neurriak eta makinen eta sistemen funtzionamendua zehazteko, eredu matematikoak erabiltzen ditugu. Materialen, kontrol-sistemen eta abarren erantzunak, berriz, lege zientifikoen araberakoak dira, eta haiek ere matematika dute oinarri hein batean. Ikasleek industria-inguruneetako hainbat portaeraren azpian dagoen algoritmoa ere aurkitu dezakete.

– Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna.
Industria-teknologiak oso testuinguru formala ematen du pentsamenduak, sentimenduak eta gertaerak bai ahoz, bai idatziz adierazteko eta interpretatzeko eta hizkuntzaren bidez egokiro eragiteko gaitasunaz jabetzeko. Terminologiak eta industria-teknologiaren egitura osoaren deskripzioak oso zorrotz eta zehatzak izan behar dute, eta, horretarako, azalpenezko testuekin bezain diziplina handia izan behar dute ikasleek. Ikasleek lan-taldearen barnean komunikatu ere egin behar dute, eta, horretarako, argudioak eman behar dizkiote elkarri, nork bere ideietan oinarrituta; entzun egin behar dute; eta nork bere aukerak ahoz edo idatziz eman behar dituzte, besterenekin alderatzeko eta, hartara, erabakitzeko. Hizkuntza-komunikaziorako gaitasunean sakontzeko beste modu bat da dokumentu teknikoak kritikoki eta modu eraldatzailean irakurtzea eta interpretatzea; gainera, horrela, ikasleak beren adierazpen-ondarea aberasten duten teknologia-kontzeptuez jabetzen dira.
Nabarmentzekoa da ikasleek hainbat motatako testuak irakurri eta ulertu behar dituztela ere, eta batzuk atzerriko hizkuntzetan idatzitakoak direla; helburuak lortzeko, informazio garrantzitsua atera behar dute horietatik. Alde horretatik, Interneteko hipertestuak erabiliko dituzte informazio-iturri nagusitzat, baita ikasliburuak, katalogoak eta entziklopedia espezializatuak ere.
– Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna.
Industria Teknologia II irakasgaia osatzen duten edukietako bat sistema automatikoen programazioa da. Berez, informazio- eta komunikazio-teknologien oinarria da, baina ezin ahantz dezakegu kontrol-teknologien osagarri direla horiek. Horregatik, haien funtsak landuko dituzte ikasleek irakasgai honetako edukien artean.
Gainera, teknologia pedagogikoaren esparruan, Interneteko baliabideak erabiliko dituzte, informazioa hainbat estrategiaren bidez bilatzeko. Simulazio-programak, appletak eta kidekoak ere erabiliko dituzte, ikasprozesuak bizkortzeko, ikasliburuen ezinbesteko osagarria baitira. Hartara, ikasleen autonomia hobetuko da. Azkenik, lanak azaltzeko, ordenagailua erabiltzeko proposatuko diegu ikasleei: bai egile-tresnen programen bitartez, bai kontzeptu-mapak egiteko programen bitartez, baita diseinu- eta programazio-softwarearen bitartez ere.
– Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna.
Problema bat edota proposatutako egoera bat ebazteari aurre egiten dion lan-taldeko kideen arteko harremanak gero eta garrantzi handiagoa du proposamen teknologikoen balio erantsian. Taldekideen arteko sinergiak, haien bateragarritasunak plusa ematen die proposamenei, eta, horretarako, besteei entzuteko gaitasuna izan behar da, nork bere ideiak leialki adieraztekoa, argudiatzekoa, taldean erabakitzekoa; hau da, gizarte-bizitzan modu eraginkor eta konstruktiboan parte hartzeko beharrezko jarrera guztiak izan behar dituzte ikasleek. Bestalde, irakasgai honetako edukiek harreman estua dute gizartean garrantzia duten gaiekin: teknologiaren produktuekin eta kontsumo- eta bizi-ohiturak aldatzearekin; gogoan izan beharra dago, azkenean, ekoizpen moduek taxutzen dituztela gizarteak.
– Giza eta arte-kulturarako gaitasuna.
Objektu teknologikoak diseinua abiapuntu duen metodologia baten emaitza dira, eta aldi historiko bakoitzeko estetika eta estiloa ezaugarritzen dute; are gehiago, esan daiteke, produktuetan oinarrituta, produkzioaren unea zehaztu daitekeela.
– Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna.
Lantegi-ikasgela leku ezin egokiagoa da ikerkuntza, ikaskuntza autonomoa sustatzeko. Irakasleak behar bezala ezartzen baditu jardun-esparrua eta helburua, ikasleek ekimena izateko eta dena delako helburua lortzeko estrategia bat antolatu beharra dute.
Ingurunean esku hartzea da teknologia jakintzaz jabetzeko erabiltzeko modurik garbiena; pentsamenduak ekitea da, ekintzak eta ekintzaren emaitzei buruzko hausnarketak osatzen duten indar parea. Ikasleak, diziplinaz eta bere ekimenez, erantzunak saiatu behar ditu, egokia aurkitu arte, eta, azkenean, emaitza sortu duen pertsonatzat du bere burua, abiapuntutzat, erronka berri bati aurre egiteko motibazio-iturritzat.
Ekimena da ekintzaile izateko sustraia, eta ekintzaileen behar handia du gizarteak. Alde horretatik, ekintzailetasunaren bi alderdi lantzeko aukera ematen du Industria Teknologia irakasgaiak: aldaketak eragitea eta kanpoko ingurunetik datozen aldaketak onartzea eta haietara egokitzea.


HELBURUAK
Etapa honetan, gaitasun hauek lortzea da Industria Teknologia I eta II ikastearen helburua:
1.– Sistematikoki, konfiantzaz, autonomiaz eta segurtasunez, teknologia-jardueraren produktuak analizatzea eta azaltzea zertarako balio duten, nola funtzionatzen duten, nola eraikitzen diren eta haien bizi-zikloa nolakoa den, haien kalitatea eta gizartean eta ingurumenean dituzten ondorioak ebaluatzeko.
2.– Makina, instalazio eta prozesu teknologikoen energia-kontsumoa kalkulatzea eta balioa eraginkortasunaren eta energia-baliabideen arabera ebaluatzea, irizpide zuzen bati jarraiki aukeratzeko.
3.– Objektu, sistema eta prozesu teknologikoen ezaugarriak eta proposamenak argitasunez adieraztea eta, horretarako, lexiko, sinbologia eta adierazpide egokiak erabiltzea, edukiok problema bat ebazteko edo produktu bat hobetzeko prozesuen esparruan komunikatzeko.
4.– Talde-lanean, problema teknologiko bat ebaztea eta, horretarako, lege zientifikoak eta arau teknikoak ezartzea, operadore, makina eta sistema teknologikoen portaera probatzeko.
5.– Problemak ebazteko prozesuen esparruan, dokumentu teknikoak, diagramak, eskemak eta terminoak interpretatzea, ondorio zuzenak ateratzeko.
6.– Prozesu teknologiko jakinen antolamendua azaltzea, ikerketaren eta garapenaren garrantzia balioestea eta kasuan kasuko ekonomia-, gizarte- eta ingurumen-arloko teknikak eta faktoreak identifikatzea eta deskribatzea, bakoitzaren eragina haztatzeko.


INDUSTRIA TEKNOLOGIA I
EDUKIAK

1. multzoa.– Teknologiaren prozesua eta produktuak.
– Merkatua, kontsumo-gizartea eta oinarrizko legeak.
– Produktuak diseinatzeko eta hobetzeko prozesu ziklikoa.
– Produktu bat diseinatzeko eta merkaturatzeko proiektu baten plangintza egitea eta garatzea.
– Normalizazioa, kalitate-kontrola.
– Produktuen, banaketaren, publizitatearen eta prezioen gaineko politikak.
2. multzoa.– Materialak.
– Materialen sailkapena. Egoera naturala, lorpena eta eraldaketa.
– Barne-egitura eta propietateak. Eraldaketa-teknikak.
– Materialak lortzeak, eraldatzeak eta botatzeak ingurumenean duen eragina.
– Materialen aplikazioak, propietateen eta egoeraren arabera.
3. multzoa.– Energia-baliabideak.
– Energia kontzeptua. Energia motak eta energia moten arteko harremanak. Energia-iturrien sailkapena.
– Energia-iturri nagusien lorpena, eraldaketa eta garraioa. Energia mota bat edo bestea erabiltzeak ingurumenean duen eragina.
– Energia eraldatzeko gailuen eta instalazioen muntaketa eta esperimentazioa.
– Energia-kontsumoa. Energia aurrezteko teknikak eta irizpideak.

4. multzoa.– Makinen eta sistemen elementuak.
– Higiduren transmisioa eta eraldaketa. Mekanismoak eta haien azpiko algoritmoak. Makinen eta sistemen elementu osagarriak.
– Zirkuitu generiko baten elementuak: sorgailuak, eroaleak, erregulagailuak eta kontrolagailuak, segurtasun-gailuak eta hargailuak.
– Zirkuituen eskema bidezko adierazpena. Sinbologia. Planoen eta eskemen interpretazioa.
– Mekanismo eta zirkuitu elektriko eta pneumatiko bereizgarrien muntaketa eta esperimentazioa.
5. multzoa.– Fabrikazio-prozedurak.
– Fabrikazio-tekniken sailkapena eta bakoitzaren ezaugarri nagusiak. Prozedura bakoitzerako makina eta tresna egokiak. Tresnak erabiltzeko eta mantentzeko irizpideak.
– Fabrikazio-prozesuei aplikaturiko teknologia berriak.
– Laneko osasuna eta segurtasuna. Prebentzioa.
– Fabrikazio-prozedurek ingurumenean duten eragina.


EBALUAZIO IRIZPIDEAK
1.– Produktu teknologikoak analizatzea, sistematikoki eta segurtasunez.
1.1.– Ea deskribatzen duen material ohikoenen erabilera teknikoa.
1.2.– Ea justifikatzen dituen produktu bat egiteko erabiltzen diren material motak.
1.3.– Ea identifikatzen duen produktu tekniko bat zer elementu funtzionalek, egiturak, mekanismok eta zirkuituk osatzen duten.
1.4.– Ea deskribatzen duen produktu tekniko baten funtzionamendua.
1.5.– Ea azaltzen duen produktu bat egiteko fabrikazio-prozesua nolakoa izan den.
2.– Problema praktiko bat ebazteko bide guztiak erkatzea eta bakoitzaren ondorioak zehaztea.
2.1.– Ea deskribatzen dituen fabrikazio-teknikak eta haiei dagozkien makinak eta tresnak.
2.2.– Ea ondorioztatzen duen fabrikazio-prozesu batek (tartean, materialak lortzeko faseak) ingurumenean zer-nolako eragina duen.
2.3.– Ea finkatzen duen proposamen teknologiko baten oinarrian izan daitezkeen arrazoi ekonomikoak.
2.4.– Ea zalantzan jartzen duen merkatuan dauden hainbat produkturen baliozkotasuna.
2.5.– Ea ondorioztatzen duen produktu teknologiko bat erabiltzeak pertsonen bizimoduan zer-nolako eragina
duen.
2.6.– Ea iradokitzen dituen produktuen balio-bizitza amaitu ondoren haiek erabiltzeko moduak.
3.– Produktu baten diseinuaren eta merkaturatzearen plangintza egitea eta prozesu teknologiko eta merkaturatze-prozesu espezifikoak gauzatzea.
3.1.– Ekoizpen-prozesuaren faseak beste ordena batean gauzatzeko bideak proposatzea.
3.2.– Ea aztertzen duen produktu baten bideragarritasuna.
3.3.– Ea identifikatzen dituen hornitzaileak eta bezeroak.
3.4.– Ea finkatzen dituen banaketa eta publizitatea egiteko moduak.
4.– Askotariko dokumentu teknikoak, planoak, eskemak eta grafikoak zuzen interpretatzea.
4.1.– Ea interpretatzen duen, dagozkien eskemen bitartez, sistema elektrikoen, mekanikoen eta pneumatikoen funtzionamendua.
4.2.– Ea ondorioztatzen duen eskemetako, planoetako, tauletako eta beste baliabide grafiko batzuetako informazio esanguratsua.
5.– Instalazio baten funtzionamenduaren kostua zehaztea, energia-kontsumoak kalkulatuz.
5.1.– Ea bereizten dituen instalazio batean erabiltzen diren energia-iturriak.
5.2.– Ea kokatzen dituen energia ekoizteko eta garraiatzeko Euskal Herriko zentro nagusiak.
5.3.– Ea kalkulatzen duen instalazio jakin batek zenbat energia kontsumitu behar duen eta energiatan zenbat gastatzen duen.
5.4.– Ea iradokitzen dituen energia aurrezteko ekintzak.
6.– Proposamenak grafikoki eta ahoz (tartean, baliabide digitalak erabiliz) adieraztea.
6.1.– Ea marrazten dituen produktu jakin baten zatien eskemak eta planoak, sinbolo normalizatuak erabiliz.
6.2.– Ea lexiko egokia erabiltzen duen ekoizpen-prozesu baten esparruan erabiltzen diren lanabesak eta teknikak deskribatzeko.
6.3.– Ea prestatzen dituen egindako esperimentuei buruzko informazioa laburbiltzen duten multimedia-dokumentuak.
6.4.– Ea kontzeptu-mapak egiten dituen prozesu teknologikoak eta jakintza-arlo honetako berezko eremu semantikoak adierazteko.
7.– Zirkuituak eta instalazioak muntatzea eta neurriak doitasunez aurrez ikustea, lortu nahi den helburua lortzeko.
7.1.– Ea zuzen bihurtzen dituen erabiltzen diren magnitudeen unitateak.
7.2.– Ea aukeratzen duen lan-testuinguru bakoitzerako lege egokia.
7.3.– Ea zuzen zehazten dituen osatu beharreko sistemen neurriak.
7.4.– Ea energia eraldatzeko gailuak eta instalazioak muntatzen eta eraginkortasunarekin lotutako neurketak egiten dituen.
7.5.– Ea ezartzen dituen baldintza jakin batzuen arabera, mekanismoak eta zirkuitu elektriko eta pneumatikoak.
7.6.– Ea betetzen dituen dagozkion segurtasun-arauak.
8.– Lan-taldean parte-hartze aktiboa izatea, planteatzen diren problemak ebazteko.
8.1.– Ea proposatzen duen problema teknologikoak ebazteko bestelako aukerarik.
8.2.– Ea talde-lanak egiteko ekarpen pertsonal aproposik egiten duen.
8.3.– Ea kontuan hartzen dituen besteren ideiak talde-lanean aritzeko.


INDUSTRIA TEKNOLOGIA II
EDUKIAK

1. multzoa.– Materialak.
– Oxidazioa eta korrosioa. Azaleko tratamenduak.
– Materialen propietateak saiatzeko eta neurtzeko prozedurak.
– Materialak birziklatzeko eta berrerabiltzeko prozedurak.
– Materialak arduraz erabiltzeko arauak eta segurtasun-arauak.
2. multzoa.– Makinen printzipioak.
– Motor termikoak. Txandakako motorrak eta motor birakariak, errendimendua eta aplikazioak. Erabilerak ingurumenean dituen ondorioak.
– Makina elektrikoak: sailkapena, printzipioak eta aplikazioak.
– Zirkuitu hoztailea eta bero-ponpa: elementuak eta aplikazioak.
– Energia erabilgarria. Lana. Makina baten potentzia. Ardatzeko pare motorra. Makinen energia-galerak. Errendimendua.
3. multzoa.– Sistema automatikoak.
– Kontrol-sistema bat osatzen duten elementuak: erreguladoreak, transduktoreak eta eragingailuak.
– Sistema automatiko baten egitura. Begizta irekiko sistemak. Kontrol-sistema atzeraelikatuak. Konparadoreak.
– Transferentzia-funtzioa.
– Kontrol-zirkuitu bakunen simulagailuen esperimentazioa.
4. multzoa.– Zirkuitu pneumatikoak eta oleohidraulikoak.
– Fluidoen propietateak.
– Fluidoak ekoizteko, eroateko eta arazteko teknikak.
– Eragiteko, banatzeko, erregulatzeko eta kontrolatzeko elementuak.
– Aplikazio-zirkuitu bereizgarriak.
– Aplikazio bakun baten eskema bidezko adierazpena.
5. multzoa.– Sistema automatikoen kontrola eta programazioa.
– Zirkuitu logiko konbinazionalak. Boolear aljebra. Ateak eta funtzio logikoak. Zirkuitu logikoak sinplifikatzeko prozedurak.
– Gailu baten funtzionamendua kontrolatzeko aplikazioa.
– Zirkuitu logiko sekuentzialak.– Kontrol programatuko zirkuituak. Programazio zurruna eta programazio malgua.
– Mekanismo baten kontrol programatuaren analisia eta simulazioa.


EBALUAZIO IRIZPIDEAK
1.– Aplikazio praktiko jakin baterako material egokiak aukeratzea, propietate intrintsekoen eta barne-egiturarekin lotutako faktore teknikoen arabera.
1.1.– Ea deskribatzen dituen materialen azaleko tratamendu nagusiak.
1.2.– Ea definitzen dituen materialen propietateak eta materialen aplikazioetan dituzten ondorioak.
1.3.– Ea material berrien erabilera kontuan hartzen duen, testuinguru jakin batzuetan material tradizionalak ordezkatzeko.
1.4.– Ea estimatzen dituen materialak berrerabiltzeko eta birziklatzeko prozedurak.
1.5.– Ea interpretatzen duen materialak saiatzearen emaitza.
1.6.– Ea justifikatzen dituen materialak erabiltzeari buruzko segurtasun-arauak.
2.– Makinek eta instalazioek funtzionatzeko parametroak zehaztea, haien ezaugarrien eta erabileraren arabera, eta, horretarako, beharrezko algoritmoak aplikatzea.
2.1.– Ea kalkulatzen dituen makinen eta instalazioen funtzionamenduan esku hartzen duten magnitudeen balioak.
2.2.– Ea aukeratzen eta aplikatzen duen lan-testuinguru bakoitzerako lege egokia.
2.3.– Ea zuzen bihurtzen dituen erabiltzen diren magnitudeen unitateak.
2.4.– Ea neurgailuen ezaugarriak kontuan hartuz neurtzen duen.
3.– Makinen, instalazioen eta sistemen funtzionamendua azaltzea eta haien osagaiak identifikatzea eta lotzea.
3.1.– Ea identifikatzen duen produktu tekniko bat zer elementu funtzionalek, mekanismok eta zirkuituk osatzen duten.
3.2.– Eskema batean oinarrituta, ea deskribatzen dituen makina termikoak eta elektrikoak.
3.3.– Ea erlazionatzen dituen makina, instalazio edo sistema baten osagaiak.
3.4.– Ea azaltzen duen erregulazio-sistema baten portaera.
4.– Makina edo sistema automatiko arrunt baten osaera analizatzea eta aginte-, kontrol- eta potentzia-elementuak eta haien funtzioa identifikatzea.
4.1.– Ea esaten duen sistema automatiko bateko funtzioak zein diren.
4.2.– Ea sailkatzen dituen, funtzioaren arabera, makina edo sistema automatiko arrunt bateko osagaiak.
4.3.– Ea zehazten dituen kontrol-sistemetako transferentzia-funtzioak.
4.4.– Ea interpretatzen dituen kontrol programatuko programa bakunak.
5.– Ahozko baliabideak eta baliabide grafikoak eta teknikoak egokiro erabiltzea, makina, zirkuitu edo sistema teknologiko baten osaera eta funtzionamendua deskribatzeko.
5.1.– Ea lexiko egokia erabiltzen duen sistemak deskribatzeko.
5.2.– Ea sinbologia eta adierazpen normalizatua erabiltzen duen zirkuituak eta sistemak irudikatzeko.
5.3.– Ea prestatzen dituen egindako esperimentuei buruzko informazioa laburbiltzen duten multimedia-dokumentuak.
5.4.– Ea eskemarik egiten duen ideiak, elementuen arteko erlazioak eta sistema bateko efektuen sekuentziak antolatzeko.
5.5.– Ea era normalizatuan adierazten dituen sistema automatikoen bloke-diagramak.
5.6.– Ea marrazten dituen produktu jakin baten zatien eskemak eta planoak, sinbolo normalizatuak erabiliz.
6.– Planoetan, eskemetan eta zehaztapenetan oinarrituta, muntaketak, instalazioak eta simulazioak egitea.
6.1.– Ea muntatzen dituen, oinarrizko arauei eta prozedurei jarraiki, mekanismo, instalazio eta sistema teknikoak.
6.2.– Ea muntatzen eta simulatzen duen, baldintza jakin batzuen arabera, zirkuitu elektriko edo pneumatiko bat.
6.3.– Ea aldatzen dituen kontrolatu behar diren egoerak egia-tauletara.
6.4.– Ea ezartzen dituen ate logikoko zirkuitu konbinazionalak, ekuazio sinplifikatuetan oinarrituta.
6.5.– Ea muntatzen eta probatzen duen sistema automatiko bat kontrolatzeko zirkuitu bat.

I,II,III eta IV DBK ko TEKNOLOGIA
Gaitasun orokorrak   Oinarrizko gaitasunak   Helburuak   Edukiak(I,II,III / IV)   Ebaluazio irizpideak(I,II,III / IV)
HEZKUNTZA GAITASUN OROKORRAK:

1.– Arduraz eta autonomiaz bizitzen ikastea, eta, zehazki, nork bere burua ezagutzen ikastea, norberaren buru-osasuna eta osasun fisikoa zaintzen ikastea eta ohitura osasuntsuak hartzea. Izadiaz eta natura-baliabideez arduraz gozatzen ikastea, gizadi osoaren eta egungo nahiz geroko belaunaldien ondarea diren aldetik.

2.– Ikasten eta pentsatzen ikastea, eta informazioa interpretatzea, sortzea eta ebaluatzea. Erabakiak hartzen eta arazoak konpontzen ikastea, ikasteko eta lan egiteko ohiturak eta ikasteko estrategiak eskuratzea, eta jakintza zientifikoko eta matematikoko metodoak aplikatzen ikastea, jakintza teorikoaren eta praktikoaren alorrek planteatzen dituzten arazoak identifikatzeko  eta konpontzeko.

3.– Hizkuntza ofizialetan, eta, gutxienez, atzerriko hizkuntza batean hitz egiten ikastea, eta, berariaz, komunikabideak eta informazioko eta komunikazioko teknologiak irizpide kritikoz erabiltzen eta interpretatzen ikastea. Irizpide hori bera jarraitu behar dute ikasleek hizkuntza artistikoarekin, musika-adierazpenarekin eta gorputzaren, plastikaren eta ikusizko alorraren adierazpenekin.

4.– Elkarrekin bizitzen ikastea, eta, berariaz, harreman positiboak izaten eta, gatazka-egoeretan, elkarrizketara eta negoziaziora jotzen ikastea. Halaber, gogoz eta demokratikoki parte hartzen ikastea, lankidetzan jarduten eta taldean lan egiten ikastea, eta aniztasuna errespetatzen ikastea.

5.– Pertsona gisa garatzen ikastea, norbera izanda, eta emozio negatiboak kontrolatzea eta nork bere burua modu positiboan eta errealistan balioestea. Pertsona autonomoa izatea, norberak hartutako erabakien ardura hartzea, eta printzipio etikoei jarraitzea.

6.– Egiten eta ekiten ikastea, erabakiak eta ardurak hartzeko ekimena izatea, esfortzua eta zailtasunak gainditzeko ahalegina balioestea, eta ekintzailea izatea, bizitzaren alor guztietan.

OINARRIZKO GAITASUNAK:

a) Zientzia-, teknologia- eta osasun-kulturarako gaitasuna.
b) Ikasten ikasteko gaitasuna
c) Matematikarako gaitasuna
d) Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna
e) Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna
f ) Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna
g) Giza eta arte-kulturarako gaitasuna
h) Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna

HELBURUAK

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, gaitasun hauek lortzea izango da Teknologiaren irakaskuntzaren helburua:

1. Norberaren premietatik eta taldearen premietatik sortu eta baliabide teknologikoak erabiliz konpon daitezkeen arazoak hautematea; arazo horiek argi eta zehatz definitzea, eta, azkenik, arazook konpontzeko, hainbat iturritan dagoen informazioa bilatu eta aztertzea.

2. Eremu teknologikoko objektuak eta sistemak metodikoki aztertzea, alderdi hauei buruzko informazio garrantzitsua jasotzeko: beste konponbide batzuk asmatzeko, objektu eta sistema horiek nola funtzionatzen duten ulertzeko, erabiltzeko eta kontrolatzeko modurik onena zein den ikusteko eta zergatik erabiltzen diren, zergatik egin ziren eta zein propietate dituzten jakiteko.

3. Gai edo problema tekniko bati erantzungo dioten konponbideak diseinatzea, eta, horretarako, funtzionamendua irudikatzea, informazio-iturri egokiak erabiltzea, inplementazio-prozesuaren plangintza egitea; errespetuz, elkarrizketaren aldeko jarreraz, elkartasunez eta arduraz jokatzea talde-lanean; eta, horrez gainera,norberaren ekimena, erabakiak hartzeko ardura, jarrera kritikoa eta norberaren buruarenganako konfiantza lantzea, espiritu ekintzailea garatzeko oinarria baitira; hau da, teknologia-aurrerapenerako oinarrizko alderdiak baitira.

4. Diseinatutakoa taldean gauzatzea, segurtasun- eta ergonomia-arauak errespetatuz baliabideak eta tresnak erabiltzean, gai edo problema tekniko bat garatzeko edo ondo ebazteko, eta, horrela, ikaslearen jakinduria teknologikoa handitzea, ezaguera zientifikoak, matematikoak eta teknologikoak metodikoki eta ordenan erabiliz, eta autoestimua eta emozio-gaitasunak garatzea, prozesuan ateratzen diren emaitzekin elkarrekintzan aritzearen ondorioz.

5. Lortutako emaitza eta jarraitutako lan-prozesua ebaluatzea, esperientzia barneratzeko eta problema teknologikoa ebatzi dela ziurtatzeko. Horrez gainera, eskatutako baldintzak kontuan hartuta, zer kalitate eta funtzionamendu duen egiaztatzea, eta jarduerak berak natura- eta gizarte-ingurunean dituen ondorioak aztertzea.

6. Aurreikusitako edo egindako ebazpen teknikoak azaltzea, kanal eta tresna egokiak erabiliz. Horretarako, sinbologia eta lexiko egokiak erabiliko dira, bai eta baliabide grafiko eta informatikoak ere, bideragarriak diren eta zenbateko garrantzia duten aztertzeko, bai eta konponbide horiei buruzko informazioa elkarri emateko ere.

7. Europa eta mundu osoa kontuan hartuta, Euskal Herriko lanbide eta baliabide teknologiko adierazgarrienak denboran eta espazioan identifikatzea eta kokatzea, bai lanbide eta baliabide historikoak, bai gaur egungoak ere, ekonomia-sektore guztietakoak, konponbide teknologikoek izan duten bilakaera historikoaren tokiko ikuspegia eta ikuspegi orokorra izateko eta garatzeko.

1. MAILATIK 3. MAILARA: EDUKIAK

1. multzoa. Problema teknologiak ebazteko prozesua.
– Proiektu teknikoa faseen arabera egitea: problemaren definizioa, ebazpenen bilaketa, ideia onenaren hautaketa, hitzartutako konponbidearen diseinua, diseinua gauzatzea, funtzionamendua doitzea, prozesuaren eta produktuaren balorazioa eta emaitzak eta esperientzia jakinaraztea.
– Laneko ingurunearen egoeraren balorazioa.
– Proposatutako problema teknologikoen ebazpenak bilatzen eta gauzatzen saiatzea.

2. eduki-multzoa. Erabilera teknikoko materialak.
– Material naturalak eta eraldatuak. Material bigunak, zurak, metalak, plastikoak, material zeramikoak eta harrizkoak. Bizi-zikloa.
– Propietateak eta erabilerak.
– Material horiek osatzeko tresnen eta tekniken erabilera.
– Metalaren teknologiak Euskadin duen garrantzia

3. multzoa. Adierazpen- eta komunikazio-teknikak.
– Lexiko teknikoa eta testuinguru bakoitzerako sintaxi egokia.
– Administrazio-agiri komunak: eskaera-orria, emate-agiria, faktura...
– Dagokion dokumentazio teknikoa interpretatzea edo gauzatzea: prozesu-orria, planoak, grafikoak, eskemak, katalogoak, tutorialak...
– Marrazketa- eta software-tresnak erabiltzea, marrazketa teknikoan laguntzeko.
– Irudikapena. Bistak eta perspektiba. Zirriborroa, krokisa eta delineatua. Eskalak, akotazioa.
– Dokumentuak, memoriak edo aurkezpenak egiteko ofimatika-tresnak ezagutzea eta erabiltzea.

4. multzoa. Egiturak eta mekanismoak.
– Egitura hauskaitzak: zurruntasuna, egonkortasuna, grabitate-zentroa. Motak.
– Egitura baten elementuak eta haiek jasaten dituzten esfortzuak. Inguruko zenbait adibide.
– Makina bakunak eta transmisio-mekanismoak, eta higiduraren transformazioa.
– Transmisio-erlazioaren algoritmoaren aplikazioa.
– Eragile mekanikoen portaera simulatzen duten programen erabilera.
– Horrelako eragileak dituzten maketak eraikitzea.
– Euskadin historian zehar egindako eraikuntzen adibideak

5. eduki-multzoa. Energia eta haren transformazioa. Makinak.
– Energia-motak, energia batetik besterako transformazioak.
– Energia-iturri berriztagarriak eta ez-berriztagarriak.
– Energia elektrikoaren sorkuntza, garraioa eta banaketa. Euskadiko adibideak.
– Etxebizitzen instalazioetan eta haien funtzionamenduan esku hartzen duten elementuak aztertzea. Energia aurrezteko estrategiak.
– Makinak eta instalazioak simulatzeko muntaiak.
– Historian zehar Euskadin energia eraldatzeko erabilitako sistemen adibideak

6. multzoa. Elektrizitatea eta elektronika.
– Zirkuitu elektrikoa: osagaiak eta funtzionamendua. Serieko zirkuituak eta zirkuitu paraleloak. Sinbologia eta eskemak.
– Oinarrizko magnitude elektrikoak eta haien unitateak: intentsitatea, erresistentzia eta tentsioa. Potentzia eta energia elektrikoa. Ohm-en legea.
– Magnitude elektrikoak neurtzeko korronte zuzeneko eta korronte alternoko oinarrizko aparatuen erabilera.
– Argia, beroa eta efektu elektromagnetikoak ematen dituzten hargailu elektrikoen bidezko muntaiak.
– Oinarrizko makina elektrikoak: sorgailuak, motorrak eta transformadoreak.
– Segurtasun- eta higiene-arauen erabilera, elektrizitatearekin lan egiteko.
– Oinarrizko osagai elektronikoak: erresistentzia, harila, kondentsadorea, diodoa, transistorea.
– Sistema elektronikoetako sarrerako elementuak
–esaterako, sentsoreak : LDR, NTC, PTC... Sistema horien irteerako elementuak: erreleak, LED...
– Funtzio jakin bat egingo duten oinarrizko zirkuitu elektronikoak egitea.
– Simulazio elektrikoko eta elektronikoko informatika- programen erabilera.

7. multzoa. Hardwarea eta sistema eragileak.
– Hardwarea. Ordenagailuak eta beste zenbait gailu elektroniko, motak, osagai funtzionalak, periferikoak. Konexioak, instalazioa eta mantentzea.
– Informazioaren digitalizazioa. Informazioa trukatzeko formatu estandarrak.
– Fitxategien neurria. Biltegiratzea eta euskarri batetik bestera transmititzea.
– Sistema eragileak, pertsona-makina interfazea, konfigurazioa, utilitateak, informazioaren kudeaketa. Administrazio-tresnak.
– Oinarrizko atazen egikaritzapena. Erabilera praktikoa. Sistemaren diagnostikoa. Babesa: birusen kontrakoak, espioien kontrakoak eta suebakiak: instalazioa eta eguneratzeak. Aplikazioen instalazioa.

8. multzoa. Komunikaziorako teknologiak. Internet.
– Komunikazio-prozesua, osagaiak. Komunikazio hariduna eta haririk gabea.
– Etxebizitzen instalazioetan eta haien funtzionamenduan esku hartzen duten elementuak aztertzea. Energia aurrezteko estrategiak.
– Makinak eta instalazioak simulatzeko muntaiak.
– Historian zehar Euskal Herrian energia eraldatzeko erabilitako sistemen adibideak.
– Informatika-sareak, Internet. Kontzeptuak. Deskribapena. Egitura eta funtzionamendua.
– Nabigazioa. Bilatzaileak.
– Informazioa bilatzeko, jaisteko, trukatzeko eta argitaratzeko oinarrizko tresnak eta aplikazioak.
– Sareko jarrerak: zuhurtasuna, informazioaren balorazio kritikoa, adeitasuna komunikazioetan, softwarearen jabetzaren eta banaketaren errespetua, lizentzia motarekiko begirunea eta datu pertsonalak babesteko eskubidearen errespetua.

9. multzoa. Teknologia eta ingurunea.
– Teknologia, giza premiei erantzuteko: teknologiaren zereginaren oinarria. Asmaketa- eta diseinu-prozesua. Gizakien historian egondako asmakizun eta asmatzaile garrantzitsuenak eta euskaldunen ekarpenak.
– Objektu teknologikoak erabiltzeak eta ekoizteak gizartean eta gizabanakoetan dituen ondorioak.
– Lanaren antolaketa. Ikastetxearen inguruneko lanbide arruntenak.
– Teknologia eta ingurumena. Ingurumen-inpaktua. Garapen iraunkorra, teknologiak garapen iraunkorrari egindako ekarpenak. Produktu teknologikoak ekoizteak, erabiltzeak eta baztertzeak dituen ondorioak. Bizizikloa eta oinatz ekologikoa. Kontsumo arduratsua.
– Zientziaren, teknologiaren eta gizartearen garapenarekin objektuek eta teknikek izandako bilakaera.
– Euskal Herriko kultura material tradizionaleko teknologia-ekoizpenak eta lanbideak.

1. MAILATIK 3. MAILARA: EBALUAZIO IRIZPIDEAK

1. Problema teknologikoak identifikatzea. Horretarako, teknologiaren alorrean landu eta gara daitezkeen problemak argi aukeratzea eta zehaztea, ebazpenak irizpideei jarraituz bilatzeko.
1.1. Ea justifikatzen duen eskura dituen bitartekoekin problema ebatz daitekeen ala ez.
1.2. Ea deskribatzen dituen objektu edo sistema tekniko bat beharrezkoa izateko arrazoiak.
1.3. Ea biltzen duen informazio egokia zehaztutako problema ebazteko.

2. Objektuen eta sistemen azterketa-metodoa erabiltzea, nola funtzionatzen duten ulertzeko eta problema teknologikoak ebazten aplikatzeko moduko informazio garrantzitsua biltzeko.
2.1. Ea justifikatzen dituen objektuen edo sistemen ezaugarri morfologikoak, haiek egiteko materialak eta akaberak.
2.2. Ea zehazten duen objektuen edo sistemen osagaiak zein diren, eta multzo osoan duten egitekoa ondorioztatzen duen.
2.3. Ea konponbide desberdin eta osagarririk ematen duen, aztertutako objektuak ematen duenaz gainera, eta jarrera kritikoa izaten duen aztertutako objektuaren konponbidearekiko.

3. Informazio teknikoa, prozedurak eta sinbologia normalizatua interpretatzea, objektu edo sistema tekniko baten forma, funtzionamendua eta muntaia ulertzeko.
3.1. Ea azaltzen dituen hainbat formatutako testu teknikoen esanahia eta testuaren berariazko lexikoa.
3.2. Ea interpretatzen dituen sinbologia egokia erabiltzen duten marrazkiak eta eskemak.
3.3. Ea laburtzen duen informazioa, taldeko kideek egindako ekarpenak abiapuntu hartuta.

4. Zereginetan, teknologia berriak erabiltzea, problemak ebazteko metodoak eta sistemak eguneratzeko eta hobeto moldatzeko bere gizarte motara.
4.1. Ea konektatzen eta deskribatzen dituen ordenagailuaren eta beste zenbait gailu elektronikoren arkitektura fisikoan eta periferikoetan dauden elementuak, eta, horrez gainera, zer funtzio duten azaltzen duen.
4.2. Ea nabigatzen duen sarean, bilatzaileak eta helburuak lortzeko behar dituen beste zenbait bitarteko erabiliz.
4.3. Ea behar bezala erabiltzen dituen baliabide telematikoak: posta elektronikoa, txata, berri-taldeak, berri-taldeen protokoloa... Ea izaten duen kontuan sistemaren segurtasuna.
4.4. Ea behar bezala instalatzen, eguneratzen eta erabiltzen dituen simulazioko eta edizio grafikoko ofimatika- programak, errendimendu- eta segurtasun-maila onarekin.
4.5. Ea eramaten duen informazioa euskarri batzuetatik besteetara, tokiko edo urrutiko euskarrietan.
4.6. Ea balioesteen dituen teknologia hauekin izan beharreko jarrera egokiak: jarrera irekia, erabilera arduratsua, jabetza intelektualarekiko errespetua eta datu pertsonalak babesteko eskubidearen errespetua.

5. Lan-talde batean, ezaguera teknikoak eta zientifikoak egoki erabiltzea, diseinatutako ebazpena gauzatzeko.
5.1. Ea egoki erabiltzen dituen jasotako ezaguerak laneko etapa guztietan.
5.2. Ea erabiltzen dituen egiturak osatzen dituzten elementuak, eta elementu horiek jasan behar duten esfortzuarekin lotzen dituen. Ea azaltzen duen esfortzu horren arabera jasan behar duten deformazioa ere.
5.3. Ea behar bezala erabiltzen duen sistema mekanikoetan mugimenduaren transmisioak duen erlazioaren algoritmoa, eta sistema mekanikoetako abiadurak eta lekualdaketak kalkulatzen dituen.
5.4. Ea deskribatzen duen makina termikoren baten funtzionamendua.
5.5. Ea behar bezala inplementatzen dituen zirkuitu elektrikoak eta elektronikoak eragile soilak erabiliz, proposatutako gaiei erantzuteko.
5.6. Ea etxebizitzen instalazioen diseinu errazak egiten dituen, sinbologia egokia erabiliz.

6. Konponbide egokiena aukeratzea eta proposatzea, problema behar bezala ebazten duen egiaztatzea, eraginkortasunez inplementatzeko.
6.1. Ea zenbait soluziobide pentsatzen duen kontu edo problema tekniko jakin baterako, dituen ezagutzekin eta baliabideekin.
6.2. Ea ebazpen bakoitzerako aldeko eta kontrako arrazoiak argudiatzen dituen dokumentu bidez, ahozko hizkuntza egokia erabiliz.
6.3. Ea taldean erabakitzen duen ebazpen egokiena, dituen ezagutzen eta baliabideen arabera.

7. Taldean egitea garatu beharreko lan-prozesuaren plangintza, eta erabili beharreko baliabideak aurreikustea, problema teknikoak ebazteko.
7.1. Ea parte hartzen duen jarraitu beharreko lanplana egiten. Plan horretan sartzen da zereginak taldeko kideen artean banatzea.
7.2. Ea deskribatzen dituen erabili beharreko materialen oinarrizko propietateak, lan-tresnak eta –teknikak.
7.3. Ea egiten dituen egin beharreko kalkuluak, aldez aurretik finkatzeko zer baliabide erabili. Horretarako, ea baliabideen neurriak edo ezaugarriak zehazten ditu.
7.4. Ea behar adina gestio egiten duen aukeratutako baliabideak lortzeko.

8. Hartutako ebazpenean egin beharreko transformazioak eskatzen dituen materialak, lan-tresnak eta teknikak erabiltzea, eta, beharrezkoa izanez gero, baliabide horiek erabiltzeko arrazoiak ematea.
8.1. Ea egiten dituen osaketako, loturako eta akaberako beharrezko eragiketa teknikoak.
8.2. Ea behar bezala erabiltzen dituen erremintak, makinak eta tresnak –ordenagailua barne–, eta segurtasun- eta higiene-irizpide egokiak erabiltzen dituen.
8.3. Ea maketak hainbat motatako eragileen bitartez egiten dituen, problema praktikoa ebazteko.
8.4. Ea baliabideak ingurumena ustiatzeko eta errespetatzeko irizpidez erabiltzen dituen.

9. Arduraz parte hartzea lan-taldean, lanketa-etapetan, proposatutako ebazpena gauzatzeko.
9.1. Ea laguntzen duen taldean lan egiteak sortzen dituen zailtasunak gainditzen, gainerakoen iritziak eta sentimenduak tolerantziaz hartuz.
9.2. Ea ematen eta onartzen duen problema ebazteko ideiarik.

10. Prozesuan zehar eta prozesuaren amaieran, garatutako lana ebaluatzea, hasierako diseinua kontuan hartuta egon diren desbideratzeak aurkitzeko eta beharrezko zuzenketak egiteko.
10.1. Ea taldean egiten dituen jatorrizko diseinuan egin beharreko zuzenketak, eta ikasketa-iturri izaten dituen hutsegiteak.
10.2. Ea egiaztatzen duen hartutako ebazpenak ondo funtzionatzen duela.
10.3. Ea azaltzen duen garatutako ekintzetatik ateratako informazio garrantzitsua.
10.4. Ea identifikatzen dituen hurrengo proposamenetan ezar daitezkeen hobekuntza-alderdiak.
10.5. Ea balioesten duen banaka edo taldean problema teknologikoa ebazteak sortzen duen poztasuna, eta aurre egiten dien prozesuan zehar sortutako zailtasunei.

11. Objektuak eta sistemak ekoizteak, erabiltzeak eta desegiteak ingurumenean eta gizakiengan dituen ondorioak aztertzea, ingurumena eta norberaren osasuna zaintzeko jarrera edukitzeko.
11.1. Ea ebaluatzen dituen objektu edo sistema tekniko bat egiteak, erabiltzeak eta desegiteak ingurumenean eta gizakien ongizatean dituen ondorio onak eta txarrak.
11.2. Ea dakien energia aurreztea eta hondakinak tratatzea beharrezkoak direla.
11.3. Ea behar bezala aprobetxatzen dituen materialak.

12. Lan-etapa guztien informazioa biltzea, hizkuntza egokiak erabiliz, ezaugarriak jakinarazteko eta azterketa eta ebaluazioa egiteko.
12.1. Ea behar bezala erabiltzen dituen adierazpen grafikoko tresnak.
12.2. Ea irudikatzen dituen objektuak eta sistema teknikoak proiekzio diedrikoan, bai eta perspektiba isometrikoan eta cavalieri perspektiban ere, proiektua garatzen ari dela.
12.3. Ea errespetatzen dituen elementuen akotazioari, eskalei eta sinbologiari buruzko oinarrizko arauak.
12.4. Ea erabiltzen duen ordenagailua testu, irudi eta grafiko bidezko informazioa eta beste mota bateko informazioa izango duten dokumentuak egiteko. Ea, horretarako, aplikazio informatiko egokiak erabiltzen dituen.
12.5. Ea aldi bakoitzean berariazko lexikoa eta sintaxi egokia erabiltzen dituen.

13.– Gaur egungo konponbide teknologiko eta profesionalak konponbide tradizionalekin alderatzea,Euskal Autonomia Erkidegora mugatuta, ekar dezaketen onurak eta kalteak balioesteko eta haien kontzientzia hartzeko.
13.1.– Transformatu gabeko materialak (lurra, zura, harria eta abar) eta material landuak (metalak, zeramika, beira, hormigoia, plastikoak, konpositeak...) eraikuntzan, artisautzan eta abarretan denboran zehar nola erabili diren identifikatzen eta alderatzen du.
13.2.– Material horien erabileraren zenbait adibide jartzen ditu, eta Euskal Herriko material-kulturarekin lotutako zenbait irtenbide teknologiko espezifiko aipatzen ditu, bai historian zehar izan direnak (euskal etxe, arrantza, nekazaritza, artisautza eta industria tradizionalak) bai gaur egungoak.
13.3.– Historiako eta gaur egungo energia-iturriak eta teknologiak (giza indarra, abereena, indar mekanikoa, elektrikoa, elektronikoa,…) identifikatzen eta alderatzen ditu.
13.4.– Tradizionalki Euskadin izan diren eta gaur egun diren zenbait ekoizpen-arazo (meatzaritzan, errementaritzan, karegintzan, burdinoletan, errotetan,…) konpontzeko zer energia-iturri eta teknologia erabili diren zehazten du

4. MAILA TEKNOLOGIA: EDUKIAK

1. multzoa. Problema teknologiak ebazteko prozesua.
– Problema praktiko bat ebazteko faseak: definizioa, ebazpenen bilaketa, ebazpen egokiena aukeratzea, esperientzia diseinatzea, egitea, balioestea eta jakinaraztea.
– Komunikazio- eta informazio-teknologia erabiltzea, fase bakoitzean laguntzeko.
– Adierazpen egokia: lexikoa eta sintaxia, industrianormalizazioaren garrantzia.
– Segurtasun- eta higiene-arauak kontuan hartzea.

2. multzoa. Etxebizitzetako instalazioak.
– Etxebizitza baten instalazioak eratzen dituzten elementuen azterketa: elektrizitatea, etxeko ura, saneamendua, berokuntza, gasa, aire girotua, domotika, telekomunikazioak...
– Instalazio horien eredu errazen muntaia taldean. Araudia, sinbologia.
– Etxeko fakturak.
– Arkitektura bioklimatikoa.
– Euskal etxe tradizionala eta gaur egungo euskal etxea.

3. multzoa. Pneumatika eta hidraulika
– Sistema pneumatikoak eta hidraulikoak. Osagaiak, funtzionamendu-printzipioak.
– Oinarrizko zirkuituko simulagailuen bidez egindako diseinua, sinbologia egokia erabiliz.
– Aplikazio jakin baterako sistema pneumatiko egokien muntaia.

4. multzoa. Elektronika.
– Elektronika analogikoa. Osagaiak, sinbologia.
– Funtzio jakin bat egingo duten oinarrizko muntaiak. Zirkuitu inprimatuak, PCB, sinbologia normalizatua.
– Elektronika digitalaren sarrera. Ate logikoak. Boolear aljebra.
– Zirkuitu analogiko eta digitaletarako simulagailuak.

5. multzoa. Komunikazio-teknologiak.
– Haridun eta hari gabeko komunikazio-sistemen deskribapena. Eremu irrati-elektrikoa.
– Testua, soinua eta irudia transmititzeko printzipio teknikoak.
– Ordenagailuen eta periferikoen arteko komunikazioa: Internet, wifi sistemak, bluetooth, infragorriak...

6. multzoa. Kontrola eta robotika
– Prozesuen automatizazioa: automatismoak.
– Kontrol-sistemak. Sarrerako eta irteerako osagaiak: sentsoreak eta eragingailuak. Atzeraelikadura. Inguruneko adibideak.
– Seinale analogikoak eta digitalak.
– Sistema automatiko baten diseinua, eraikuntza eta programazioa.
– Robotak: arkitektura, oinarrizko zatiak.
– Programazioa, motak, metodologia, algoritmoak, fluxugramak, hizkuntzak.
– Ordenagailua, kontrolerako gailua: interfazeak eta txartel kontrolatzaileak. Programak.

7. multzoa. Tecnologia eta Gizartea.
– Teknologia giza beharrei erantzuteko. Objetuen eta tresnen eboluzioa Zientziaren, Teknologiaren eta Gizartearen garapenarekin. Inguruneko ekoizpen teknologikoaen adibideak. Euskadiko Zentro teknologikoak.
– Teknologiak garapen ekonomikoari, Kulturalari eta sozialari egindako ekarpenak.
– Zerikusia duten lanbide ta gaitasun teknologikoak.
– Teknologia eta Ingurugiroa. Garapen iraunkorraren azturak hartzeko ohitura

4. MAILA: EBALUAZIO IRIZPIDEAK:

1. Problema teknologikoak identifikatzea. Horretarako, teknologiaren alorrean landu eta gara daitezkeen problemak argi aukeratzea eta zehaztea, ebazpenak irizpideei jarraituz bilatzeko.
1.1. Ea justifikatzen duen problema bat ebazteko modukoa den ala ez, eskura dituen bitartekoen arabera.
1.2. Ea deskribatzen dituen objektu edo sistema tekniko bat beharrezkoa izateko arrazoiak.
1.3. Ea interesik ageri duen proposatutako problemak izan ditzakeen beste zenbait ebazpen ezagutzeko.
1.4. Ea egiten duen taldeko kideek informazioa bilatzeko plangintza.
1.5. Ea informazio egokia biltzen duen zehaztutako problemarentzat.

2. Objektuen eta sistemen azterketa-metodoa erabiltzea, nola funtzionatzen duten ulertzeko eta problema teknologikoak ebazten aplikatzeko moduko informazio garrantzitsua biltzeko.
2.1. Ea bereizten dituen etxebizitzetako eta muntaia elektriko, pneumatiko eta hidraulikoetako instalazioen osagaiak, eta osagai horiek multzo osoan duten funtzioa ondorioztatzen duen.
2.2. Ea identifikatzen dituen kontrol-sistema baten sarrerako, prozesuko eta irteerako elementuak.
2.3. Ea ondorioztatzen duen komunikazio-sistema baten funtzionamendua, gailuak, bloke-diagrama edo antzeko prozedura deskribatzaileak erabiliz.
2.4. Ea deskribatzen dituen energia hidraulikoak eta pneumatikoak ingurunean dituzten aplikazioak.

3. Informazio teknikoa, prozedurak eta sinbologia normalizatua interpretatzea, objektu edo sistema tekniko baten forma, funtzionamendua eta muntaia ulertzeko.
3.1. Ea irakurtzen dituen etxebizitzen instalazioak azaltzen diren planoak.
3.2. Ea azaltzen duen, sistemaren eskemari begiratuta, sistema elektroniko, hidrauliko edo pneumatikoen funtzionamendua.
3.3. Ea behar bezala interpretatzen dituen instalazioekin, osagaiekin, eragileekin eta sistemekin lotutako katalogoak.
3.4. Ea ondorioztatzen duen kontrol-sistema batek sistema gidatzen duen programa irakurtzean ematen duen erantzuna.
3.5. Ea sistema automatiko baten edo robot baten muntaia-prozesuaren segida egiten duen, hari buruzko informazioa abiapuntu hartuta.

4. Zereginetan, teknologia berriak erabiltzea, problemak ebazteko metodoak eta sistemak eguneratzeko eta hobeto moldatzeko bere gizarte motara.
4.1. Ea ordenagailuen eta periferikoen arteko zenbait konexio eratzeko gai den: bluetooth, wifi, infragorriak...
4.2. Ea erabiltzen dituen instalazioen, barne-arkitekturaren, elektronikaren eta pneumatikaren simulazioprogramak.
4.3. Ea garatzen duen sistema automatiko bat kontrolatzeko programa bat.
4.4. Ea balioesten dituen teknologia berri horiekin izan beharreko jarrera egokiak: jarrera irekia, erabilera arduratsua, jabetza intelektualarekiko errespetua eta datu pertsonalak babesteko eskubidearen errespetua.

5. Hartutako ebazpenean egin beharreko transformazioak eskatzen dituen materialak, lan-tresnak, -eragileak eta –teknikak erabiltzea, eta, beharrezkoa izanez gero, baliabide horiek erabiltzeko arrazoiak ematea.
5.1. Ea azken ukitu egokiz eginiko zirkuitu elektronikoen, hidraulikoen, mekanikoen eta pneumatikoen muntaia egiten duen, lagunduta behar izanez gero.
5.2. Ea ebazten dituen problema teknologiko errazak ate logikoak erabiliz.
5.3. Ea konbinatzen dituen aurretik finkatutako efektua lortzeko behar dituen eragileak.
5.4. Ea behar bezala erabiltzen dituen beharrezkoak diren erremintak –ordenagailua barne , eta segurtasuneta higiene-irizpide egokiak erabiltzen dituen.
5.5. Ea behar bezala erabiltzen dituen kasu bakoitzerako tresnarik egokienak, beharrezko neurriak zehaztasunez eta segurtasunez egiteko.

6. Arduraz parte hartzea lan-taldean, problema bat ebazteko etapetan, ideiarik egokiena erabakitzen denetik egindako ebazpena ebaluatzeko etapara arte.
6.1. Ea kalkuluak aldez aurretik egiten dituen, hala, zer baliabide erabili finkatzeko.
6.2. Ea baliabide egokiak aukeratzen dituen, eta baliabide horiek eskuratzeko egin beharreko kudeaketak egiten dituen.
6.3. Ea laguntzen duen taldean lan egiteak sortzen dituen zailtasunak gainditzen, gainerakoen iritziak eta sentimenduak tolerantziaz hartuz.
6.4. Ea ematen eta onartzen duen problema ebazteko ideiarik.
6.5 Ea onartzen duen erabakitako ebazpenera iristeko lan orokorrean berari egokitutako zatia.

7. Prozesuan zehar eta prozesuaren amaieran, garatutako lana ebaluatzea, hasierako diseinua kontuan hartuta egon diren desbideratzeak aurkitzeko eta beharrezko zuzenketak egiteko.
7.1. Ea taldean egiten dituen jatorrizko diseinuari egin beharreko zuzenketak, eta ea azaltzen duen egindako ekintzetatik ateratako informazio garrantzitsua.
7.2. Ea egiaztatzen duen hartutako ebazpenak ondo funtzionatzen duela.
7.3. Ea identifikatzen dituen hurrengo proposamenetan ezar daitezkeen hobekuntza-alderdiak.
7.4 Ea balioesten duen banaka edo taldean problema teknologikoa ebazteak sortzen duen poztasuna, eta aurre egiten dien prozesuan zehar sortutako zailtasunei.

8. Objektuak eta sistemak ekoizteak, erabiltzeak eta desegiteak ingurumenean eta gizakiengan dituen ondorioak aztertzea, ingurumena zaintzeko jarrera edukitzeko.
8.1. Ea ebaluatzen dituen objektu edo sistema tekniko bat egiteak, erabiltzeak eta desegiteak ingurumenean eta gizakien ongizatean dituen ondorio onak eta txarrak.
8.2. Ea aztertzen dituen teknologiak bizi-kalitatean, lanaren bilakaera sozialean eta teknikoan, osasunean eta aisialdiko jardueretan dituen eraginak.
8.3. Ea dakien energia aurreztea eta hondakinak tratatzea beharrezkoak direla.
8.4. Ea aintzat hartzen dituen gaur egungo ingurumen- egoeran iraunkortasunak ematen dituen aukerak eta jarduera teknologikoan iraunkortasunak dituen ondorioak.

9. Lan-etapa guztien informazioa biltzea, hizkuntza egokiak erabiliz, ezaugarriak jakinarazteko eta azterketa eta ebaluazioa egiteko.
9.1. Ea behar bezala erabiltzen dituen adierazpen grafikoko tresnak.
9.2. Ea, laguntza duela, egiten duen osagai mekanikoek, elektrikoek, elektronikoek, hidraulikoek eta pneumatikoek esku hartzen duten marrazkirik eta eskemarik.
9. 3. Ea ordenagailua erabiltzen duen, informazio literala edo grafikoa tratatzeko.
9. 4. Ea hainbat formatuz baliatzen den lanaren berri emateko aurkezpenetan.

© koldomitxelenabhi-errenteria
Telefono: 943513741 | Fax: 943519868 | 012173aa@hezkuntza.net