Gobierno Vasco

LIBURUTEGIA

AURKEZPENA: Nobela bat etxera eraman nahi baduzu irakurtzeko, jolasaldia etxekolanak egiteko edo azterketa bat prestatzeko aprobetxatu nahi baduzu, liburutegia duzu leku aproposa. Liburutegian internetera konektatutako 4 ordenadore daude. Giro lasaia, tenperatura egonkorra eta jolastokiko zaratarekiko isolamendua, baldintza egokiak dira horretarako.

KOKAPENA: KOLDO MITXELENA BHI-ko Liburutegiak, eraikin nagusiko sotoaren erdia hartzen du. Oso sarrera erosoa dauka jolastokitik


ORDUTEGIA: Ikasle guztiek, jangelan bazkaldu aurretik edo ondoren, liburutegira joan daitezke ordenadoreekin lan egitera.

ASTELEHENA ASTEARTEA ASTEAZKENA OSTEGUNA OSTIRALA
9:00-14:30 9:00-14:30 9:00-14:00 9:00-14:30 9:00-14:00

 

GURE ZENBAKIAK:


Hona hemen gure liburutegia beste edozerk baino hobeto deskriba dezaketen datu batzuk:
  • 25000 ale baino gehiago, liburutegian nahiz mintegietan banatuta.
  • 650 irakurle baino gehiago, ikasleak nahiz irakasleak.
  • 90 aulki inguru 10 mahaiatan banatuta
  • 4 ordenagailu ikasleentzat
 

FUNTZIONAMENDUA: Maileguak honela egingo dira,
  • Jolasaldietan
  • Jolasaldietan ordenagailuak erabiltzeko aukera egongo da. Ordenagailuak lan egiteko dira eta ezingo da haiekin jolasean egon.
  • Liburutegiko txartela aurkeztu behar da
  • 15 eguneko epea itzultzeko. Ezinbestekoa bada, luzatu daiteke

© koldomitxelenabhi-errenteria
Telefonoa: 943513741 | Fax: 943519868 | 012173aa@hezkuntza.net