Gobierno Vasco

JANGELA

Jangela zerbitzua asteko egun guztietan eskaintzen da. Astelehen, astearte eta ostegunetan, bazkariak 13:10etik 14.30era bitarteko bi txandatan emango dira. Asteazken eta ostiraletan, txanda bakarra izango da, 14:05ean.

Horretarako, familiek zerbitzua eskatu egin behar dute. Matrikula egiterakoan, argi zehaztu behar da 3 edo 5 egunetan geratuko diren, eta irailean eta ekainean ere erabiliko duten zerbitzua.

Egun jakin batzuetan soilik ere erabili daiteke zerbitzua, betiere arduraduna jakinaren gainean aldez aurretik jarri ondoren.

Zerbitzua DBHko ikasle guztientzat da. Ikastetxeak ekaintzen duen aparteko zerbitzua da, eta, jakina, ikaslearen portaera egokia eskatzen da.

Lekuari dagokionez mugak daudenez, egunean 195 otordu eman daitezke gehienez; ondorioz, ezin dute ikasle guztiek zerbitzua baliatu. Aukeraketa egiterakoan, honako irizpide hauei jarraituko zaie:

  1. Aurreko ikasturtean zerbitzua eskatu zuten ikasleak.
  2. Lehen mailan sartzen diren ikasle berriak.
  3. Ikastetxetik urrutien bizi diren ikasleak.

Gainerako ikasleak itxarote zerrendan geratuko dira.

Jakiak ez dira ikastetxean prestatzen. "Catering" sistema batek hornitzen du jangela; Ausolagun enpresak prestatzen duen janaria ematen da jangelan.

Lan horretaz 9 langile arduratzen dira:

  • bi sukalde-zerbitzari (office)
  • zazpi monitore:
    • lau jangela barruan, janaria zerbitzatu eta jasotzeaz, eta garbitasunaz arduratzen direnak
    • hiru patioan, eguerdiko zaintzaz arduratzen direnak

Lan hori guztia koordinatu eta antolatzeaz irakasle bat arduratzen da. Ikasle hori arduratuko da izan diren huts egiteak jasotzeaz, ikaslearen jarraipena egiteaz, janari eskaerak egiteaz, eta guraso, tutore eta zuzendaritzaren arteko bitartekari lana egiteaz.

OHARRA: menuak kontsultatzeko eskolaren izena jarri behar da, hau da

IES KOLDO MITXELENA INSTITUTO

   

MENUAK

ARAUAK

 

 

© koldomitxelenabhi-errenteria
Telefonoa: 943513741 | Fax: 943519868 | 012173aa@hezkuntza.net